Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Sutargi, garaipen baterako sortu zen abesbatza

Aurten 30 urte beteko ditu Lezoko koruak, eta hiru hamarkada horietan egin moduan, herriko kultur bizitza aberasten jarraitzeko asmo irmoarekin jarraitzen du.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/01/17

Bizitzako arlo askotan ezustekoek markatzen dituzte pertsonen, egitasmoen edo dena delakoen bideak. Sutargi abesbatzarekin hori gertatu dela esan daiteke. Izan ere, 1995ko abenduan sortu zuten, eta lehen emanaldia Errenteria-Oreretako Ereintza elkarteak antolatzen duen Gipuzkoako Gabon Kanta Sariketan egin zuten, hasiera batez han izateko sortu zelako abeslarien lagunartea. Hura irabazi zuten, eta ia-ia espero gabe, jada 30 urte betetzeko bidean da. Abenduan iritsiko da hiru hamarkadetara. Beraz, abesbatza garaipen baterako sortu zela esan daiteke. Baina benetako garaipena 30 urtez herriko kultura aberasten jarraitzea du koruak.

Xanti Espina da Sutargiren zuzendaria. Tomas Garbizu Lezoko Udaleko Musika Eskolako zuzendari ere bada hura. Sutargiren sorrerari erreparatu dio. «Txinparta izeneko haurren abesbatza genuen musika eskolan. Indar handikoa zen, gauza asko egiten genituen, 60 bat haur genituen han. Haien inguruan, nola ez, gurasoak izaten ziren. Ez dakit ziur nola, baina gurasoek abesbatza bat egitea erabaki zuten, Errenteriako lehiaketara joateko». Herrian kartelak jarri zituzten, nahi zuenak bat egin zezan musika egitasmo berriarekin. «Errepikatuko dut; helburu bakarra Errenteriako Gabon Kantu Sariketan parte hartzea zen. Jende askok eman zuen izena, 100 bat izan ginen. Eta gainera, irabazi genuen. Euforia nagusitu zen».

Garaipenaren indarraldi horri esker aurrera egitea erabaki zuten. 50-60 kiderekin jarraitu zuten txapel batetik hasitako bide epel hura. Ordutik, Lezoko ospakizun eta festa berezietan ez da falta izan herriko ahots finenak biltzen dituen kolektiboaren ekarpena, hori da haien bokazioa. Gainera, urtean zehar herritik kanpora ere hainbat emanaldi egiten dituzte pizgarri modura. Aurtengorako jada badute bolo bat lotuta: Galdakaoko (Bizkaia) abesbatza batekin egingo duten trukeari esker, hara joango dira lezoarrak, eta unibertsitatera etorri bizkaitarrak. Horrez gain, ziur aukera gehiago izango dituztela sua eta argia barreiatzen duten abeslariek mundua ezagutzeko. «Giro oso ona dugu. Hori oso garrantzitsua da aurrera egiteko, ezinbestekoa. Entseguetan eta kontzertuetan serio gabiltza, baina gero, sekulakoa da dugun harremana», aitortu du Espinak.

Pasadizo baten berri ere eman du zuzendariak. Edonork parte har dezakeen korua izan arren, azaldu du fitxaketak egiteko konplize berezia zutela. «Herriko osasun zentroan  Javier Busto hondarribiarra zen mediku. Koru zuzendaria, konpositorea eta musikan aditua da hura. Haren kontsultatik pasatzen ziren hainbati esaten zien Sutargirekin bat egiteko, euren sendatzeko terapiaren osagarri bezala…».

Kide bila
Taldean abesten ondo pasatzea, eta herriari ekarpena egitea. Horiek dira Sutargiren xede orokorrak. Espinak azaldu duenez, bertako kide izateko ez da musika aditu izan behar. «Belarri bidez ikasten dute askok hemen. Bai, partiturak eta horrelakoak badauzkagu. Agian, iritsi berri den bati inpresioa eragiten dio horrek. Baina belarriekin, entzunez alegia, ikasten dute askok hemen errepertorioa eta kantatzeko teknika. Gure laguntza dute, lasai izan daitezela taldearekin bat egin nahi dutenek».

Izan ere, egun 30-35 lagunek osatzen dute korua, eta gehien-gehienak jada adinean gora egindakoak dira. Erreleboa eskertuko lukete, edo behintzat, direnen kopurua handitzea. Giro jatorra eta musikarekin gozatzeko gogorik behintzat ez dute falta. Haiekin bat egiteko entsegu orokorrera joan behar dute interesdunek, ostegunetan biltzen dira (19:30) musika eskolan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.