Gutxieneko pentsioen aldeko sinadura bilketa abiatu du Duintasunak
Lanbide Arteko Gutxieneko Soldatarekin parekatuko duten diru sarrera nahikoak bermatzeko eskatzen duen Herri Ekimen Legegilearen aldeko sinadura bilketa hasi du Duintasunak.

Sinadurak biltzen hasi da gaur Duintasuna. Pentsiodun guztien gutxieneko pentsioa Lanbide Arteko Gutxieneko Soldatarekin parekatuko duten diru sarrera nahikoak bermatzeko, eta pentsioetan genero arrakala murrizten laguntzeko HEL Herri Ekimen Legegilea aurkeztu du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak. Joan den hilabetean horren aldeko sinadurak biltzeko lau hilabeteko epea hasi zen eta gaur abiatu du bilketa Duintasunak.
Zumardian astelehenero egiten den azoka txikia baliatu dute horretarako, eta herritar ugari bertaratu dira euren sinadura eta babesa adieraztera; finean herritar orori goiz ala berandu eragingo baitio. Deia herritar guztiei, bat egin eta sinatu dezaten.