'Nutrizioa eta arrauna' hitzaldia Unai Amenabarrekin, asteazkenean
Hibaika arraun Elkarteko prestatzaile fisikoak elikadurak kirolean duen garrantzia azalduko du; Hibaikako Alebin, Haur, Promesa eta Gazte Mailako arraunlariei zein haien gurasoei begirakoa da.
Unai Amenabar Hibaikako prestatzailea. Hitzaldia antolatu du Hibaika Arraun Elkarteak harrobiko bere arraunlariei eta haien gurasoei begira. Nutrizioa jarriko du erdi-erdian, horrek kirolarekin duen lotura eta garrantzia nabarmen jarrita. Hizlaria, etxekoa, Unai Amenabar izango da. Amenabar, Hibaikaren prestatzaile fisikoa da.
Arraun munduan esperientzia luzekoa da. Hogei urtetik gora daramatza arraun munduan eta azken urtetan Orio Arraun elkartean aritu da prestatzaile. 1996an hasi zuen bidea arraunlari gisa Alebin Mailan eta 2012ra arte Bateletako Espainiako txapelketa irabazi zuen 1998an, 2000 eta 2002 urteetan Haur, Kadete eta Gazte mailan. Trainerillako Espainiako txapelketa ere irabazia du 2001ean Gazte mailan. Aulki Mugikorrean berriz Espainiako txapeldun izan da kategoria absolutuan 2005ean.
Traineruan arraunean aritu da 2003tik 2013ra Zarautz, Santurtzi eta Getaria taldeetan, besteak beste.
Prestatzaile lanetan eskarmentu handia du Amenabarrek. 2007an hasi zuen bidea arlo horretan Orio Arraun Elkarteko Gazte Mailako arraunlariekin; 2009-2011 artean Santurtzin aritu zen; 2011-2012 urteetan Zumaian; azkenik, 2012-2016 urteen artean eta 2023-2024 denboraldian Orio Arraun Elkartean.
2022an, gainera, Orio Arraun Elkarteko arraun eskolako koordinatzaile izan zen.
Hitzaldia etzi, asteazkena, izango da Gurekin Auzo elkartearen egoitzan, 19:00etan hasita.
