Oarsoaldeak Energia Bulego berria ireki du Pasaian
Garapen agentziak Trintxerpeko Merkatuan kokatu du bulego berria, eta asteartero artatuko dituzte herritarrak, 09:00etatik 14:00etara eta 14:30etik 16:00etara.
Oarsoaldea Garapen Agentziak Energia Bulego berria ireki du Pasaian, zehazki Trintxerpeko Merkatuan. Bulegoa erabilgarri dago jada, eta pasaitar guztiei kontsumo eta eraginkortasun energetikoaren arloko aholkularitza pertsonalizatua eskainiko zaie bertan. Herritarrak asteartero artatuko dituzte Trintxerpeko bulegoan, 09:00etatik 14:00etara eta 14:30etik 16:00etara. Honakoak dira Energia Bulegoak eskaintzen dituen zerbitzuak:
- Fakturak interpretatzea eta kontsumoa aztertzea.
- Energia tarifei eta erabilgarri dauden laguntzei buruzko informazioa ematea.
- Etxean energia aurrezteko aholku praktikoak ematea.
- Energia berriztagarriak erabiltzeko orientazioa ematea.
- Energia gaietan legeriari eta prestakuntza aukerei buruzko eguneraketak ematea.
Pasaiako bulegoaz gain, Oarsoaldea Garapen Agentziak Errenteria-Oreretan eta Oiartzunen ere artatzen ditu herritarrak energiaren inguruko gaiak argitzeko. Errenteria-Oreretako Energia Bulegoa Olibet auzoko 6. zenbakian dago kokatuta, eta asteazkenetik ostiralera bitartean eskaintzen dute arreta. Oiartzungo kasuan, Mendiburu kaleko 3. zenbakiak argitzen dituzte energiaren arloko aferak, astelehenetan.
Informazio gehiagorako, 943 34 41 60 telefono zenbakia eta helbide elektronikoa ahalbidetu ditu garapen agentziak.
