Gipuzkoako Errugbi Selekzioko gazteek Beraunen entrenatuko dute larunbatean
14 urtez azpiko 60 kirolari baino gehiago bilduko dira Beraungo estadioan larunbat goizean; saio irekia eskainiko dute gerturatzen diren gaztetxoentzat 10:30etik aurrera.
Enai Irastorza Eskudero Orereta Rugby Taldeko jokalaria, Txingudi/Orereta-Bultz Bera Bera partidan.James Morris 14 urtez azpiko60 kirolari baino gehiago bilduko dira larunbat goizean Gipuzkoako Errugbi Federazioak eta Orereta Rugby Taldeak antolatutako entrenamendura. Jokalarien teknifikazioa osatzeko antolatutako entrenamenduak Mikel Odriozola estadioan egingo ditu federazioak larunbatean 09:00etatik 10:30era gazteenen kasuan, eta 10:30etik 12:00etara beste guztientzat. Orereta Rugby Taldeko kideak topaketaren antolaketa lanetan ariko dira, Txingudi Rugby Taldearen laguntzarekin.
Ez da larunbatekoa entrenamenduetara mugatuko, izan ere, saio irekia antolatu dute estadioan bertan dagoen futbol zazpiko zelaian gerturatzen diren gaztetxoentzat 10:30ean.
Aurtengoa, errugbiaren urtea izatea nahi du Oreretako Rugby Taldeak. Hori horrela, hainbat ekintza berezi antolatuko dituzte errugbizaleek, “izan ere 40 urte beteko dira lehen Orereta Rugby Taldea sortu zela”. Besteak beste, errugbiaren bigarren astearen ekitaldiak antolatzen hasiak dira, iaz egin bezala, “baloi obalaren kirola herriko bazter guztietara zabaltzeko”.
Babesle ezberdinen laguntzarekin egindako ekipazio berriarekin estreinatu dut urtea Txingudi/Orereta 14 urtez azpiko taldeak, “koloreak gorria eta beltza izaten jarraitzen dute, baina hainbeste lagundu gaituen Txingudiri keinu egiteko, bigarren kamisetak Txingudi taldearen kolore beltz zuriak ditu”.
Ezin ahaztu entrenamenduak. Horren harira, haur eta gaztetxoei zuzendutako entrenamendu irekiak igandero antolatzen jarraitzen duela gogoratu du errugbi taldeak, 12:00etatik 13:30era, eta astelehenero 17:00etatik 18:30era helduentzako.
