Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Elkartasun jaialdia antolatu du Jardun koordinakundeak larunbaterako

Aske antolakundeak 2023ko urte amaieran Zaballako espetxera antolatutako martxaren testuinguruan jasotako isunei aurre egiteko baliatuko dute jasotako diru guztia.

Elkartasun Egunaren gaineko pankarta bat gaztetxe kanpoaldean. Jardun koordinakundea
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/01/23

Elkartasun jaialdia egingo du larunbatean (hilak 25) Jardun Koordinakundeak Zabala Enea II Gaztetxean. Musikaren bueltan egituratu du elkartasun ekitaldi hori, eta 22:00etan hasiko den kontzertuaren barruan, Txopet, Bilboko Santutxu auzoan (Bizkaia) sortutako musika taldea; Toc, 2016 urtean Mungian sorturiko rock musika taldea; eta Sua,  pop-rock estiloa jorratzen duen Maruri-Jatabeko (Bizkaia) taldea ariko dira oholtza gainean. Horien ondoren, berriz, DJ Lafulana  donostiarrak hartuko du elkartasun jardunaldiaren lekukoa. Ez du Jardunek sarrera preziorik jarri, kontzertua ikus-entzutearen truke borondatea eskatuko dute.

Jasotako diru guztia Aske antolakundeak 2023ko abendu bukaeran Zaballako espetxera antolatutako elkartasun martxaren testuinguruan jasotako isunei aurre egiteko erabiliko dutela zehaztu du Jardunek: “2023ko abenduaren 30ean euskal preso politikoei elkartasuna adierazi eta amnistia osoa aldarrikatzeko Zaballako espetxera egindako martxaren ondorioz jasotako 153.600 euroko isunari aurre egitera bideratuko da”.

Aske antolakundeak Gabonen testuinguruan “Espainiako estatuak bahituak dituen euskal preso politikoei berotasuna eman eta haien askatasuna exijitzeko” egindako martxa egiteko baimena bazen ere, Ertzaintza hura “oztopatzen ” saiatu zela espetxera iristea galarazteko azaldu du Jardunek: “Horren aurrean bertaratutakoek debekuaren gainetik aurrera egin eta espetxera iristea erabaki zuten, presoek suzirien eztanda, oihuen indarra eta bengalen gorria senti zezaten”. Horren ondorioz, Ertzaintzak espetxe irteeran “sekulako” kontrola jarri eta han zen pertsona oro grabatu, identifikatu eta miatu ere egin zutela esan du koordinakundeak, “horretaz gain, kontrol horretan heriotza mehatxuak  eta kolpeak jaso izana ere salatu zuten hainbat lagunek”.

Gutxira heldu zen identifikazio horien ondorioa, “Eusko Jaurlaritzak eta Ertzaintzak mozal legea baliatuta martxan parte hartu zuten pertsona gehienei 1.200 euroko isuna ezarri zieten; 153.600 euro denera”.

Gogor salatu du berriro Jardunek gertakaria, baita horren atzean dagoen helburua ere, “asumi ezinak diren isunak ezarrita euskal preso politikoekiko elkartasuna eten eta militantzia politikoa deuseztatzea bilatzen dute”. Horren aurrean “ezinbestekoa” jo du Jardunek antolatzea, “izan ere, Espainiako zein Frantziako estatuek ezarritako errepresioari aurre egiteko ezinbestekoa da bitarteko material eta antolakuntza politikoa martxan jartzea”.

Bide horretan, larunbatekoa aukera paregabea dela nabarmen jarri du, “153.6000 euroko isunari aurre egiteko hilaren 25ean antolatu dugun elkartasun egunean parte hartzeko deia egiten dugu”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.