Euskaraldia antolatzen hasteko lehen saioa, hilaren 30ean
Maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldia, euskara ulertu edota dakitenek euskarazko ohiturak hartzera gonbidatzeko ariketa sozial masiboa.
Euskaraldia antolatzen hasiko dira eta horri begira, hilaren 30ean (osteguna) egingo dute lehen saioa Joxepa Antoni Aranberri anitzenean, bigarren solairuan. Euskararen aldeko ariketa erraldoiaren gainekoak ontzeko herri batzordea sortzea izango da lehen bilera horren helburua; 19:00etan hasiko da.
Maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldia, euskara ulertu edota dakitenek euskarazko ohiturak hartzera gonbidatzeko ariketa sozial masiboa. Aurtengo ekitaldiak, laugarrena, Elkar mugituz egingo dugu, leloa izango du.
Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak euskararen alde aritu nahi duten herritar guztiak deitu ditu, “Euskaraldia antolatzen laguntzera”.
