Legamia programaren beka deialdi berria egin du udalak
Arte bizien egonaldi artistiko eta mediazio programa da Legamia.
Errenteriako Udalak zergen kobratzea berreskuratzen ari da pixkanaka. Arte bizien egonaldi artistiko eta mediazio programa da Legamia, eta horretan parte hartzeko beka deialdi berria egin du Errenteriako Udalak. Deialdiaren helburua da antzerki, dantza edo zirku proiektuen sorkuntza eta ikerketa prozesuak babestea, erraztea eta laguntzea, proiektu horiek zein fasetan dauden kontuan hartu gabe, egonaldi eta bitartekaritza programa baten bidez.
Sorkuntza bera Errenteria-Oreretako eragile eta herritarrekin partekatzea da programaren arrazoi nagusia. Hori horrela ezinbestekoa izango da hautatutako proiektuek udalaren bitartekaritza plangintzan parte hartzea.
Legamia 2021ean abiatu zuen udalak eta ordutik, asko dira jada beka horrekin lagundu diren konpainiak.
Informazio guztia Errenteriako Udalaren webgunean topa dezakete interesdunek (egin klik hemen). Eskaerak egiteko epea zabalik da jada, eta otsailaren 13an bukatuko da.
