Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Baiona eta Errenteria batuko dituen kultur zubia

Herri Arte Eskolak eta Baionako Maurice Ravel kontserbatorioak lankidetza hitzarmena sinatu dute.

Gaur sinatu dute hitzarmena.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/01/24

Herri Arte Eskolak eta Baionako Maurice Ravel kontserbatorioak hiru urterako hitzarmena sinatu dute gaur. Bi erakundeen arteko lankidetza indartze du helburu hitzarmenak, musika eta dantza arloetan ikasleen eta irakasleen arteko elkarlana sustatzeko. Hala esperientziak eta ezagutzak trukatuko dituzte, baliabideak partekatuta antolamendua hobetu eta garapen akademikoa bultzatzeko. Bi erakundeen arteko harremanean sakontzeko gainera,  hainbat proiektu aurreikusten dira akordioaren barruan.

Hitzarmena sinatu eta haren berri emateko agerraldia egin dute Herri Arte Eskolan gaur goizean Aizpea Otaegi alkateak, Aitor Zorzano Herri Arte Eskolako lehendakariak, Beñat Ralla Herri Arte Eskolako Pedagogia koordinatzaileak, Edgar Nicoleau Maurice Ravel Kontserbatorioko eta Orkestrako zuzendari nagusiak, David Rachet, kontserbatorio bereko zuzendariordeak, eta Maite Etxeberria Maurice Raveleko administrazio kontseiluko lehendakariordeak.

Zorzanok eman ditu xehetasunak, eta hitzarmena aurreko urtean hasitako harremanen ondorio dela azaldu du. Hitzarmena bi eskolen arteko loturak “sendotzeko” aukera gisa ikusten du, “kultura eta artea sustatzen jarraitzeko konpromisoa suposatzen du hitzarmenak, eta hezkuntza artistikoaren kultur sorkuntzaren etorkizun oparoa irudikatuz gure herrian, euren herrian, eta gure lurraldean”. Zalantzarik ez du, gainera, hitzarmenak onurak ekarriko dizkiola Herri Arte Eskolari, baina baita udalerriari ere, eta horren barruan, hiru alderdi nagusi aipatu ditu: “Eskola honen proiektua sendotzeko bidean lagunduko du, proiektu artistiko ezberdinen sorkuntza eta bi eskolen  ikasle eta irakasleen artean sortzen diren harremanak onuragarriak izango dira elkarrekin ikasteko aukera emanez, eta azkenik, herri honen kultur eskaintzari ere onurak ekarriko dizkio, Iparraldeko Orkestra bezalako proiektu bat herritarrengana ekarriz”.

Musika txoko guztietara eraman

Etxeberriak, bere aldetik, nabarmen jarri du Baionako kontserbatorio eta orkestraren helburu nagusia, musika Euskal Herriko txoko guztietara eramatea dela, “musika lau haizetara hedatzea, kultura transmititzea eta arte ezin ederragoa eskainiz baldintza hoberenean”. Hitzarmena, bi erakundeen arteko elkarlana biribiltzera dator haren hitzetan, “argi adierazten dugu bien arteko elkarlana hainbat arlotan: pedagogia arloan, edo artistikoki. Horren barruan, hilaren 30ean, 19:00etan Lekuona Fabrikan LVIVeko Mandolina ipuin musikala euskaraz kontzertua  emango du Iparraldeko Orkestrak. aurten mende erdia beteko du. Sarrerak dagoeneko salgai daude (klik hemen). Lehen aldiz emango dute lan hori euskaraz.

Era berean, Udal Txistulari Taldeak kontzertua emango du Donapaleun, otsailaren 1ean. Proiektu hori Mixel Labegerie proiektuaren barruan dago kokatua, Errenteriako udal txistulariek Iparraldeko hainbat musika eskoletako ikasleen parte hartzearekin garatzen dutena.

Musika herritarrak elkartzeko zubia dela esan du, bestalde, Etxeberriak “liluratzeko bidaia eginarazten diguna, geroa elkarrekin eraikitzeko”.

Bi urtetako elkarlana hitzarmen marko batean formalizatu dutela gaurkoan esan du berriz, Nicoleauk, “kontserbatorioa eta orkestra profesionala ere bagara eta horrelako lankidetzak egiteko aukera ematen digu horrek. Oso argi dugu, lurraldean eragiteko gaitasuna dugula, begirada bat dugu eta  kasu honetan  ez da bakarrik Iparraldean izango, baita  hegoaldean ere”.

Baionako kontserbatorioari begira

Rallak berriz azken lau urtean Herri Arte Eskolak abian jarritako bidearen barruan lehen begiradak Baionako kontserbatoriora eraman zituela azaldu du, “bertan musika eta dantzaz gain, antzerkia ere eskaintzen dutelako egitura beraren barruan. Gure Herri Arte Eskola pedagogikoki eraberritzeaz gain, gure asmoa zen diziplina artistikoetan ere zabalkuntza ematea eta Euskal herrian bertan bagenuen nora begira jarri: Baionako kontserbatorioa. Hortik dator inspirazioa, eta Baionarekin harremantzeko nahia”.

“Zortea”. Hala definitu du pedagogia koordinatzaileak zuzeneko kontzertu sinfoniko batez gozatzeko aukera izatea herrian bertan. izan ere, hitzarmenaren barruan, IO Iparraldeko Orkestrak hitzarmenaren hiru urtean emanaldia eskainiko baitu urtean behin udalerrian: “Musikasten izaten dugu horretarako aukera Euskadiko Orkestrak eta Andra Marik elkarrekin eskaintzen duten kontzertuarekin; urteari  bigarren orkestra hitzordua gehitu ahal izatea balioan jartzeko hitzordua dela uste dut”.

Baionako kontserbatorioak dantza, musika eta antzerkian euskal mintegi bat garatzeko nahia adierazi izana ere jarri du nabarmen Rallak, “Baionako musika tradizionaleko mintegitik bai Eresbilera baita gure eskolara ere etorri izan dira erreferentzia moduan gaituztelako Herri Arte Eskolan txistu, trikitrixa, txalaparta, alboka, dultzaina eta lantzen ditugun proiektuekin uste zutelako ekarpena egitea geniela. Uste dut horrenbestez, etorkizun pedagogiko eta artistiko oparo bat ospatzeko moduan gaudela”.

Herri Arte Eskolarekin erraz ulertu direla jarri du nabarmen Rachetek, “gure bi erakundeetako balio pedagogiko eta artistikoak indartzeko funtsezkoa izango da eta oso emankorra”.

Azken hitzak, Otaegirenak izan dira. Bi erakunderen arteko elkarlana “emankorra” eta “aberasgarria” izaten ari dela esan du, “gaurkoan sendotzen dugu gaur arteko bidea eta konpromisoa hartzen dugu ere datozen urteetan elkarlan horretan sakontzen jarraitzeko. Ziur naiz elkarlan hori oso aberasgarria izango dela guztientzako. Herri honetan badakigu zerbait, nolabait, kulturak eta arteek, pertsonen eta herrien artean zubiak eraikitzeko duten gaitasunaz. Gaurko hitzarmenarekin egin asmo dugun bide horrekin muga zubi bihurtzeko urrats garrantzitsua egin dugu; zubi bi eskolen artean, zubi ikasleen artean, baita bateko zein besteko profesionalena, zein ikus-entzuleen artekoa. Gainera, balioan jarriz zubiaren bi aldeetan kultur ekosistema aberatsa. Gaurkoa ospatzeko eguna da”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.