Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Lezo eta Donibane, bidegorriz lotuta

Lezo eta Donibane lotzen dituen bidegorri zatia inauguratu dute gaur. Proiektuak herritarren eskaera historiko bati erantzuten dio, eta lotura seguru eta ekologiko bat ahalbidetuko du.

Mikel Del Val Garcia
Lezo,Pasaia
2025/01/24

Lezo eta Donibane bidegorriz lotuta daude jada, eta gaur inauguratu dute bidegorri zati hori Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasuneko diputatuak, Teo Alberro Pasaiako alkateak eta Mikel Arruti Lezoko alkateak. Gaur aurkeztu duten proiektuak herritarren eskaera historiko bati erantzuten diola adierazi dute udal eta foru ordezkariek.

270 metroko bidegorri zati bat da eraiki dutena, eta jarduketa horri esker, Lezo eta Donibane bidegorri bidez lotu dituzte. Proiektua Gipuzkoako mugikortasun jasangarrian mugarri dela nabarmendu dute ordezkariek. Eremu berrituak inguruko mugikortasuna eraldatu eta lotura seguru eta ekologiko bat ahalbidetuko duela baietsi dute. Horrez gain, jarduketa horri esker, Pasaia, Lezo, Donostia eta Oiartzun bidegorriz lotuta egongo dira hemendik aurrera.

Lezo eta Donibane lotu dituen bidegorri zatiak 1.949.782,87 euroko inbertsioa ekarri du, eta obrek 11 hilabete iraupena izan dute. Lanak Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak finantzatu ditu, Europar Batasuneko EGEF funtsen laguntzarekin.

Gaur aurkeztutako proiektua bat dator aldundiak jasangarritasuna eta mugikortasun aktiboa sustatzeko helburuekin, eta Bizikletaren Erabilerari buruzko Europako Adierazpenaren printzipioei erantzuten die. Horrez gain, Gipuzkoako bizikleta eta oinezkoentzako bideen sarea indartzen du, bizimodu osasungarria eta ingurumena errespetatzen duena sustatzen lagunduz.

Bidegorria errealitate bat bada ere, berau eraikitzeko prozesua “zaila” izan dela jakinarazi dute ordezkariek. Eremuaren orografia malkartsuak eta espazio ezak jarduketak baldintzatu dituzte. Sortutako zailtasun horiek konpontzeko, hormigoi armatuzko egitura berritzaile bat eraiki da hegalkin batean, dagoen euste hormaren gainean. Diseinu horrek 3 metroko zabalerako plataforma bat osatu du, oinezkoen eta txirrindularien segurtasuna eta erosotasuna bermatuko duena.

Ordezkariak, asebeteta

Jose Ignacio Asensio: “Bidegorri hau azpiegitura obra bat baino askoz gehiago da; jasangarritasunarekiko, gizarteratzearekiko eta pertsonen ongizatearekiko konpromisoa da. Mugikortasun jasangarriaren aldeko apustua egiten duen lurraldea eraikitzen ari gara, klima aldaketaren aurka borrokatzeko funtsezko tresna den aldetik”.

Teo Alberro eta Mikel Arruti alkateek nabarmendu dute bidegorriaren eraikuntzak bi udalerrietako bizilagunen bizi kalitatean “eragin positiboa” izango duela. Teo Alberro: “Bidegorriaren azken zatia bukatuta, herritarren aspaldiko eskaera bati erantzuten zaio gaur. Urteetan zehar, Pasaiako bizilagunek oinezko eta txirrindularientzako konexio seguru eta eroso bat eskatu izan dute GI-3440 errepidearen zatian, erantzun integral bat. Eta gaur, azkenean, esan dezakegu erantzun hori iritsi dela. Aldarrikapen historikoa ez ezik, oinarrizko beharra ere bazen tramu honetan mugikortasun segurua bermatzea. Horregatik, pasaitar guztiei eskerrak eman nahiko nizkieke obrek iraun duten bitartean izan duten pazientziagatik, eta berretsi nahiko nuke itxaronaldiak merezitako emaitza eman duela. Pasaiako Udaletik lanean jarraituko dugu ingurune osasungarriago eta ingurumenarekiko errespetuzkoago baten alde irtenbide errealak eta eraginkorrak bultzatuz”.

Mikel Arruti: “Lezoko Udalaren helburua beti izan da herritarrei oinez edo bizikletan mugitzeko aukera eroso eta segurua eskaintzea, eta gaur inauguratu dugun bidegorriak helburu hori betetzeko beste urrats garrantzitsu bat dakar. Bizi dugun krisi ekologikoak mugikortasun jasangarriaren aldeko apustua egitea eskatzen digu, eta bidegorri hau ez da soilik ingurumenari egiten diogun ekarpen bat, baizik eta herritarren segurtasuna hobetzeko ezinbesteko obra bat ere bada. Gainera, Oarsoaldeko herritarren arteko harreman eta eskualde ikuspegia sendotzeko baliabide garrantzitsua izango dela uste dugu. Hala ere, hau hasiera baino ez dela nabarmendu nahi dut; mugikortasun jasangarri baterantz pauso gehiago emateko prest gaude, eta horretarako erakundeen arteko lankidetzan sakontzea funtsezkoa izango da”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.