Oiartzun-Palestina, eten ez den elkartasun haria
Oiartzunen izan diren hamabi palestinarrak udalerrira itzuli dira ordu batzuez, jasotako laguntza eta babesa eskertu eta Gazako su etenaren aldeko elkarretaratzearekin bat egitera.
Elkaratsun argazkia Landetxeko muralean.Allende Arnaiz Garmendia Palestinako su etenaren aldeko elkarretaratzea egin zuten atzo Landetxeko muralaren aurrean. Dozenaka herritarrek egin zuten bat deialdiarekin, kufiyak eta Palestinako banderak soinean. Bertan izan ziren, halaber, Palestinatik osasun laguntza bila pasa den urteko irailean herrira heldu ziren hamabi palestinarrak, zortzi haur, eta lau emakume. Ez dira jada Oiartzunen bizi, baina atzo ordu batzuez itzuli ziren bertan jaso duten laguntza, babesa eta goxotasuna eskertzera.
Tokiko erakunde eta laguntza taldeen iniziatibari esker Oiartzunen aurkitu zuten laguntza medikoa.
Ondoko bideoa eta albistearen argazkia Allende Arnaiz Garmendiak eginak dira.
