Instalazio fotovoltaikoak ezarriko ditu udalak zazpi eraikinetan
Europako Batasunaren Next Generation laguntzaren bidez ezarriko ditu instalazio horiek.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2025/01/udaltzaingoa_instalaziofotovoltaikoa.jpg)
Errenteriako Udalak zazpi instalazio fotovoltaiko ezarriko ditu neguan eta udaberrian zazpi udal eraikinetan. Europako Batasunaren Next Generation finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilentzia planaren laguntzaren bidez ezarriko ditu zazpi instalazio horiek, eta helburua, berriz, energia modu berriztagarrian sortu eta CO2 isurketak murriztea da.
Honakoak dira udal eraikinak: Bizarain Ikastolaren Lehen Hezkuntzako eraikina, Niessen, Gaztaño Auzo elkartea, Hiri Mantenua, Santo Angel de la Guarda ikastetxea, Beraungo Frontoia eta Lekuona Fabrika.
Lekuona Fabrikako instalazioa bakarkako autokontsumoan izango da, isurketarik gabe eta bateriekin. Gainerakoak, autokontsumo kolektibokoak izango dira, soberakin konpentsazioarekin.
Nexty Generationen finantziazioa 241.557,60 eurokoa izan da; proiektuaren kostuaren %71,88koa da.
Ez dira horiek udalak dituen instalazio fotovoltaiko bakarrak, 2010tik hona beste 14 instalazio egin ditu. Instalazio berriek 302 kWko ahalmena izango dute; lehendik daudenek, 627 kWko emaitza lortzen da, eta udalak urtean 929.000 kWko energia berriztagarria sortzeko ahalmena du.