Otsailaren 4an, Santa Ageda bezperako koplak Lezon
19:00etan aterako dira Tomas Garbizu Musika Eskolatik koplak abesten izango direnak. Ekitaldi irekia denez, lezoarri parte hartzeko eskatu diete.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2025/01/lezo-santaageda.png)
Santa Ageda Egunaren bezperan ohitura den bezala, aurten ere Lezoko kaleetan ospakizunari lotutako koplak entzungo dira. Otsailaren 4ko 19:00etan aterako dira kantariak kalez kale, Tomas Garbizu Lezoko Udaleko Musika Eskolaren ekimenez, kultur zentroaren egoitzatik bertatik.
Irekia da ekitaldia, nahi duen orok parte har dezake. Beraz, Tomas Garbizutik lezoarrei dei egin diete bertan izateko. 45 minutuko iraupena izango du kalebueltak, eta kanten letrak egunean bertan banatuko dituzte.
Tomas Gabizun hasi, eta h0nako bidea egingo dute koplalariek: Ijurko, Atzekoate, Ixkulin, eta Gurutze Santuaren plaza. Baserritarrez, edo arropa ilunarekin joateko eskatu dute, eta makilak ez daitezela falta.