Madalenetako jai batzordearen lehen bilera, ostiralean
Madalenetako jai batzordea osatzeko lehen bilera egingo dute.
Madalenetako jai batzordea osatuko dute aurten ere jai herrikoi eta parte hartzaileak sustatzeko asmoz. Horretarako lehen bilera antolatu du udalak. Ostiralean izango da, 19:00etan Reina aretoan.
Udalak herriko talde, eragile eta norbanakoak deitu ditu bat egitera, jai egitaraua denen artean ontzeko.
