Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

PSE-EEk begi onez ikusi du bidegorriaren eraikuntza

Iragan ostiralean Lezo eta Donibane lotu dituen bidegorriaren azken zatiaren inaugurazioa egin zen, eta herritarren eskaera handienetako bati erantzuna emateagatik pozik azaldu da alderdi sozialista.

Mikel Del Val Garcia
Lezo,Pasaia
2025/01/28

Lezo eta Pasaiako PSE-EEk begi onez ikusi dute Lezo eta Donibane lotu dituen bidegorriaren azken zatiaren eraikuntza. Iragan ostiralean inauguratutako proiektua herritarren eskaera handienetako bat izan dela gogorarazi du alderdi sozialistak. Orain, errealitate bat da, eta Pasaiako badiaren inguruan mugikortasun aktiboko zirkuitu bat sortu dela adierazi dute.

Bidegorria osatzeko zailtasun geotekniko eta orografikoak izan diren arren, Jose Ignacio Asensio diputatuak zuzentzen duen Iraunkortasun sailaren eta Lezoko eta Pasaiako Udalen arteko lankidetza goratu dute Lezoko eta Pasaiako PSE-EEk. Eremu horretan zeuden oztopo teknikoak gainditu dira eta herritarrei azpiegitura segurua, irisgarria eta kalitatezkoa bermatuko zaie hemendik aurrera.

Joxean Sanchez Lezoko PSE-EEko bozeramaileak proiektuaren garrantzia nabarmendu du: “Bidegorriaren inaugurazioarekin Pasaiako badia mugikortasun jasangarriari dagokionez eraldatu eta biziberrituko da, funtsezko obra bati bukaera emanez. Tarte berri honek mugikortasun aktiboa sustatzeaz gain, herritarren osasuna hobetzen ere lagunduko du eta ingurumenarekiko onuragarria izango da. Ondo planifikatutako eta gauzatutako azpiegiturek herritarren bizi kalitatea nola hobetu dezaketen eta eskualdeko mugikortasun beharrei nola erantzun dakiekeen erakusten duen adibide argia da hau”.

Bestalde, Lore Suarez Pasaiako PSE-EEko bozeramailea pozik azaldu da proiektuarekin, herritarren eskaera historiko bati erantzuten baitio: “Tarte berri horri esker, gure bizilagunek oinezkoentzako eta bizikletentzako pasealeku seguru eta atsegin batez gozatu ahal izango dute, inguruan mugikortasun iraunkorra bultzatuz”.

Suarezek aintzatespen eta esker on hitzak ere izan ditu. Pasaiako sozialisten bozeramaileak gogorarazi du orain inauguratu den proiektua 2015ean bultzatu zela, sozialistak Gipuzkoako Foru Aldundira iritsi zirenean. Lurralde Antolamendu eta Mugikortasun sailetik “apustu garbia” egin zela zehaztu du Suarezek, bidegorriaren proiektua “egi bihurtzeko”. Horrez gain, Lezoko eta Pasaiako Udaletan ere proiektua bultzatu dutela nabarmendu du.

Bidegorri zati berriak Donibane eta Donostia lotuko ditu hemendik aurrera, eta Suarezek egungo udal gobernuari eskatu dio Herreratik San Pedrora doan tartea bultzatzea, eskualdeko mugikortasun zirkulua ixteko.

PSE-EEk mugikortasun jasangarriaren aldeko konpromisoari eusten diola baietsi du, eta udalerrietako garraio azpiegiturak hobetzen jarraitzeko proiektu berriak dituela aurreratu du. Lezoko PSE-EEk Lezo eta Gaintxurizketa arteko bidegorri baten proiektuan lan egitea helburu duela zehaztu du, industrialde eta landa auzoei zerbitzua eskaintzeko.

Erlazionatutako edukiaLezo eta Donibane, bidegorriz lotuta
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.