Larunbatean, zartagin eta mailu hotsak Trintxerpen
Etzi Trintxerpeko Kaldereroak ospatuko dira, 12:00etatik aurrera. Udalak iragarri du 12:00etatik 13:30era bitartean aldizkako trafiko mozketak egingo dituztela Euskadi etorbidean, konpartsa pasatzeko.
Larunbatean (otsailak 1) Trintxerpeko Kaldereroak ospatuko dira. Illunbek, Trintxerpeko Jai Batzordearen eta Pasaia Musikalen laguntzarekin, prest du etziko desfilea. Azken egunetan entseguak egin dituzte Trintxerpeko Alkateordetzan zartagin eta mailuekin trebatzeko eta doinu horiek lau haizetara zabaltzeko. Haurrek bihar egingo dute Kaldereroei begirako azken entsegua. Barrutiko gazteenak 19:00etatik 20:00etara bitartean bilduko dira alkateordetzan. Antolatzaileek zartaginak eta mailuak eramatea eskatu diete bertaratzeko asmoa duten haurrei.
Kaldereroak larunbateko 11:45ean elkartuko dira Andonaegi Jauregian, eta 12:00etan ekingo diote ibilbideari. Honakoa izango da konpartsaren ibilbidea: San Sebastian kalea, Urgull kalea, Oiartzun kalea, Ulia etorbidea (geldialdia egingo dute kantatzeko), Azkuene kalea (geldialdiarekin), Euskadi etorbidetik Gernika plazaraino (geldialdia Gernikan), Gudarien plaza (geldialdiarekin) eta bukaera Serafin Esnaola plazan.
Kaldereroen etorrera dela eta, udalak jakinarazi du 12:00etatik 13:30era bitartean aldizkako trafiko mozketak egingo dituztela Euskadi etorbidean, konpartsa pasatzeko.
