Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Euskararen unibertsoan murgiltzea dute amets

Mintzalaguna programarako izena emateko epea zabaldu du Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak. Bertan parte hartzen dutenek, euskaraz bizi nahi dutenentzat programak duen «garrantzia» eta «onurak» izan dituzte hizpide.

Pili Perez, Desire Santano, Maite Prado eta Miguel Martin.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/01/31

Belaunaldi ezberdinetakoak dira, eta zaletasunak ere ez dituzte partekatzen. Badute, ordea, batu dituen zer edozer: egunerokoan euskaraz bizi ahal izateko nahia. Amets horrek Mintzalagun programara eraman ditu Miguel Martin, Desire Santano, eta Pili Perez. Euskara ikasleak dira lehenengo biak; Perezek, berriz, ibilbidea euskaltegian egin ostean amaitutzat eman zuen prozesu hori. Mintzalagunak dira beraiek, eta euskaraz bizitzeko ametsa egi bihurtzeko bidean Maite Prado dute bidelagun. Mintzalaguntzailea da Prado; ezinbestekoa da figura hori euskaraz aritzeko ohitura hartu eta ikasitakoan sakontzeko programan. Mintzalagunean ari diren lehen aldia da denentzat.

Gasteizen ikasi nuen eta nire pisukideak izena eman zuen mintzalagun programan mintzalaguntzaile izateko. Beti izan dut gogoa parte hartzeko, HITZAn Ximun Leturiari egindako erreportajea irakurri nuen eta esan zuen mintzalaguntzaileen beharra zutela. Iruditzen zait oso garrantzitsua euskaltegira joatea hizkuntza ikasi nahi duenak, edukitzea esparru bat teoria eta gramatika ikasteko. Hala ere, sinistuta nago euskarak espazio informala behar duela, eta polita iruditzen zait elkartzea beraiekin. Belaunaldi ezberdinetakoak gara, partekatzen ditugu istorio ezberdinak”.

Duela bost urte hasi zen euskara ikasten Martin, argi du zer falta duen: “Hitz egitea eta ulertzea, nahiz eta gramatika pixka bat badudan. Horregatik izena eman nuen Mintzalagunean parte hartzeko”.

Langabezian gelditu zen iaz Santano, EGA ateratzea jarri du erronka eta Martinekin batera ari da euskaltegian: “Mintzalagun taldea oso lagungarria iruditzen zait euskaraz mintzatzeko gai izateko”. Urte dezente eman zituen euskaltegian Perezek, “ez nuen agiririk behar baina euskara erabili nahi nuen. Aukera dut familia artean eta lagunartean euskaraz aritzeko, baina ez dugu ohiturarik, eta zaila egiten zaigu”. Mintzalaguna euskara entzun eta erabiltzeko programa interesgarria dela uste du, “horregatik erabaki dut bat egitea. Espazio lasaia da, presiorik gabea da, oso aukera polita iruditzen zait”.

Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea da Mintzalaguna programaren antolatzailea eta hainbat talde ari dira une honetan euskaraz bizitzeko erronka egi bihurtu nahian astean behineko saioetan. Pradok gidatzen duen taldea, astearte arratsaldetan elkartzen da saioa egiteko, 19:00etan hasita: “Lau Haizetararen gela batean hasi ginen egiten saioak, orain asko-askotan Zumardi aldeko tabernetara gerturatu eta mahaiaren bueltan egiten dugu saioa—azaldu du Pradok— gela hau burbuila bat delako, bestela. Zumardian jende gehiago dago gutaz aparte, estimulu gehiago, eta barrara joatea euskaraz eskatzera bada beste urrats bat”. Askotariko gaiak izaten dituzte hizpide, eta guztietan gustura aritzen direla esan du Perezek, “oso ezberdinak gara, baina gero oso erraza da ideiak partekatzea eta denetatik hitz egiten dugu: eguraldiaz, politikaz, euskaraz, umeez…”.

Prado gidari dute hizkuntza ohiturak aldatu eta euskaraz bizitzeko beharrezko erremintak emateko bidean, baina aitortu du bera ere ikasten ari dela gainontzeko taldekideekin, “duela bi asteko saioan hegaztiez aritu ginen. Nik ez ditut denak ezagutzen, eta Elhuyarren laguntza bilatu behar izan nuen”.

Mintzalagunak onurak ekarri dizkien zalantzarik ez dute. Hala esan du Martinek, “euskaraz gehiago egitea da nire helburua, entzun eta ikastea, eta aurrera egiten ari naiz, lagungarria da”. Errenteria-Oreretan euskaraz bizitzea zaila den galdetuta, ezetz esan dute hiru mintzalagunek. Martinek argi dio gero eta gehiago direla euskara ikasi eta dakitenek, “baina gero kalean ez da maila berean sumatzen. Euskara, oso zaila da gero! [barre]”. Perezek bere buruari egotzi dio errua, gai delako euskaraz egiteko, baina ez duelako euskara erabiltzen lehen kolpean denda batera sartzerakoan edo lehen aldiz norbaitekin hitz egiterakoan, “aitortu behar dut, gaztelaniaz peto-peto egiten dut halakoetan, lotsagatik, edo ohitura faltagatik”. Ziurtasun betea ez izatea esango duen horren zuzentasunarekin, atzera egitera daramala dio, eta gaztelania erabiltzera.

Perezekin bat dator Santano: “Ez naiz eroso sentitzen euskaraz egiten, uste dudalako ez dakidala oraindik nahikoa-edo, falta zaidala mala, erantzuteko denbora gehiegi hartzen dudala… azkenean lotsagatik ez dugula gehiago egiten uste dut”. Udalerrian giro euskalduna izan badela erantsi du, “aukera dugu euskaraz bizitzeko, baina gure ingurunean gaztelaniaz egiten badugu zaila da kalera atera eta euskaraz aritzea”.

Hizkuntz ohituretan eragin eta horiek aldatzea “erronka potoloa” da haien usterako, “horregatik ere bagaude hemen”.

Euskararen erabileran urratsak egin nahi dituztenei mezu argia igorri diete hiru mintzalagunek: “Oso gustura gaude saioetan, etorri, probatu eta ikusiko dute nola pasatzen dugun denbora”. Harago jo du Perezek, “polita da, belaunaldi, esperientzia eta ikuspuntu ezberdinak ditugu eta giro lasaian aritzen gara elkarrekin berriketan, auzo giroa dugu bertan”.

Mintzalagunak euskaraz aritzeko ematen duen erraztasuna aipatu du Santanok, “oso erraza da hemen euskaraz hitz egitea, eta hori ez da gertatzen hemendik kanpo. Oso giro ona dugu”.

Mintzalaguntzaileari erreferentzia egin diote denek, “ezinbestekoa baita programan, eta guretzat”. Meritu handia dute Martinentzat. Perezentzat, taldea josi duen haria da Prado, “lotura egin du eta oinarria jarri du hasieratik dugun giroa izan dezagun taldean; oso garrantzitsua da”.

Espero zutena aurkitu dute Mintzalagun programan, baita aurreikuspena gainditu ere Perezek adierazi duenez. Aitortu egin du Pradok beldurrez gerturatu zela, “ez nekien zein jende tokatuko zen taldean, asmatuko ote nuen gidatzen… oso pozik nago taldearekin. Gogo handia dute beraiek etortzeko, baita nik ere, eta talde eta giro polita sortu dugu gure artean”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.