Trintxerpen, Oarsoaldeko batelen bost garaipen
Gipuzkoako Batel Ligako laugarren jardunaldiko estropadak jokatu ziren atzo (igandea) Pasaiako badian.
Batelen estropada bateko artxiboko irudia da honakoa. Gipuzkoako Batel Ligako laugarren jardunaldiko estropadak jokatu ziren atzo Pasaiako badian, Trintxerpe-Illunbek antolatuta. Lehian izan ziren zortzi kategorietatik bostetan Oarsoaldeko ontziak garaile, honakoak: mutilen Promesa Mailan, San Pedro A; emakumeen Gazte Mailan, San Juan A; gizonen Gazte Mailan, San Juan B; emakumeen seniorretan Hibaika; eta gizonen seniorretan San Pedro A.
Dozenaka eta dozenaka izan ziren atzo (igandea) badian izan ziren ontzi txikiak. Jarraian, era laburrean, ohorezko postuak eta Oarsoaldeko ontziek egindakoa.
Nesken Haur Maila
- 1. Mutriku
- 2. Tolosaldea A
- 3. Mutriku B,
- 11. San Pedro
- 13. Hibaika
Mutilen Haur Maila
- 1. Zarautz A
- 2. Zarautz B
- 3. San Juan
Nesken Promesa Maila
- 1. Tolosaldea A
- 2. Hernani A,
- 3. San Juan A
- 6. San Pedro A
- 7. Hibaika A
- 9. Hibaika B
- 12. San Pedro B
- 14. Illunbe
Mutilen Promesa Maila
- 1. San Pedro A
- 2. Zumaia
- 3. San Juan
- 6. San Pedro B
- 8. Hibaika
- 9. Illunbe
- 14. San Juan
Emakumeen Gazte Maila
- 1. San Juan A
- 2. Hibaika A
- 3. Hernani
- 5. Hibaika B
- 6. San Pedro A
- 9. San Pedro B
- 10. Hibaika C
Gizonen Gazte Maila
- 1. San Juan B
- 2. San Pedro A
- 3. San Juan A
- 6. San Juan C
- 7. San Pedro B
Emakumeen Senior Maila
- 1. Hibaika
- 2. San Juan
Gizonen Senior Maila
- 1. San Pedro A
- 2. San Pedro B
- 3. Zumaia
Atzoko estropadako sailkapen zehatza ikusteko baliatu esteka hau.
Gipuzkoako Ligaren sailkapen nagusia ikusteko baliatu esteka hau.
