Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gatazkei artetik begiratzeko proposamen didaktikoa

Gatazkak literatura eta beste arte diziplinen bidez ikasgeletan lantzeko metodo didaktiko bat sortu du EHUko Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan Ikerketa taldeak; Herri Arte Eskolako Hitza departamendua izan da proiektu berritzailearen inkubagailua.

Ane Arrastoa, Izaro Arroitia, Eider Perez, Beñat Ralla, Aitor Zorzano eta Maite Gartzia.Imanol Saiz Gomez de Segura
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/02/04

Artearen memoria hezkuntzan erakusketa aurkeztu dute gaur goizean. Xenpelar Etxean dago ikusgai gaurtik hilaren 22ra arte, eta gaur eman dituzte haren gaineko xehetasun denak Aitor Zorzano, Beñat Ralla, eta Eider Perez Herri Arte Eskolako presidente, koordinatzaile pedagogiko eta irakasleak hurrenez hurren, eta Ane Arrastoa eta Izaro Arroitia Euskal Herriko Unibertsitateko MHLI Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan ikerketa taldeko kideek.

Erakusketa bi ikerlariek Herri Arte Eskolako Hitza departamenduko ikasleekin egindako ikerketa pilotuaren emaitza da. Ikertaldearen helburua berriz, diziplinartekotasunez, baina batez ere literatura ardatz hartuta gatazkak jorratzea da Rallak azaldu duenez, “ikerlan hori, diseinu pedagogiko bihurtu da, eta horren lehenengo hartzaileak Herri Arte Eskolako Hitza departamenduko 8 eta 13 urte arteko ikasleak izan dira”. Prozesua aurreko ikasturtean egin zuten, zazpi astez,  eta bideak emandakoa dokumentatuta euskarri grafikoetara eraman dute erakustea ontzeko, “prozesuan zehar ikasleen ekoizpena da jaso dena erakusketara”. Nabarmen jarri du Rallak unibertsitatean garatzen den ikerketa gizartera eramateak duen garrantzia, “hori izaten da askotan ikerketa munduaren erronka , eta kasu honetan, erakusketaren bidez, transferentzia honekin lagundu nahi da transferentzia hori egiten”.

Proiektuaren atzean diren bi ikerlariek eman dituzte azalpen zabalagoak. Hala, Arrastoak eta Arroitiak azaldu dute denbora zeramatela artearen memoria hezkuntzan proiektuaren barruan ekarpena egin nahian hezkuntzari eta ikasleei. Hori horrela, prozesu bat abiatu zuten, eta artista, irakasle, historia eta memorian aditua den jendearekin elkarlanean aritu dira. Horren emaitza, metodo didaktiko bat izan da, “batez ere literaturaren eta beste arte diziplinen bidez gatazkak lantzeko ikasgeletan”. Metodo didaktiko hori da Errenteria-Oreretan lehen aldiz pilotatu dena,  Herri Arte Eskolan zehazki. Horren emaitza, berriz, gaur aurkeztu duten erakusketa.

Gatazka historiko-politikoetara gerturatu

“Euskal Herri osoan euskarazko hezkuntza ematen den lurralde guztietan erabiltzeko modukoa izan zitekeen proposamen didaktikoa sortzea jarri dugu helburu hasieratik. Bereziki LHri begira sortu dugu, baina DBHn ere aplikagarria da. Esperimentazio artistikoaren bidez, haur eta gazteak Euskal Herrian XX. mendean bizi izan ditugun gatazka historiko-politikoetara gerturatzea da helburua”, azaldu du Arroitiak.

Metodoaren egiturari erreparatuta lehenik eta behin hurbilketa abstraktu eta orokorra planteatzen du lehenik eta behin,  baina baita gatazka historiko-politiko zehatzetara. Hurbiltze horretan, arte adierazpen askotarikoak baliatzen dituzte testuinguru eta garai baten lekukotza gisa, eta hurbilketa horren ostean, haur eta gazte literaturako obra zehatzen irakurketa egiten dute, “irakurketa hori eteten goaz eta eten horietan esperientzia  interartistiko batzuk planteatzen ditugu, dela gorputz adierazpenetik, dela arte plastikoetatik. Eta horien bidez haurrak esperimentatzen doaz emozioetatik, gorputzetik, baita sortzetik ere; sormenari bidea zabaltzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu prozesu osoan zehar”.

Lanketaren bukaeran gatazkek sortzen duten urradura edo puskatzetik sormen lan kolektiboa egitea eskatzen diete  haur eta gazteei, “sintesi gisa prozesuari bukaera emateko”.

Arrastoak azaldu du metodo horren aplikazio zehatza egiteko Herri Arte Eskolan bi literatur testu izan dituztela oinarri: “LH Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa helburu izanda Gerrak ez du izenik Leire Bilbao eta Maite Mutuberriak ondutako album ilustratua sortu dugu sekuentzia didaktiko bat; eta bigarren sekuentzia didaktikoa berriz,  Castillo Suarezek idatzi eta Aitziber Alonsok ilustratutako Nemo kapitainaren azken bidaia liburuan oinarrituta”. Bi sekuentzia horiek oinarri hartuta Herri Arte Eskolako ikasleek egin duten bidaiaren emaitza da erakusketa. lehenengo liburuaren oinarrian, 1936ko gerra; bigarrena, euskal gatazkari lotua. Batean zein bestean, haurrak dira protagonistak, eta beraz, gatazka horien berri haurren begiradatik jaso dituzte ikasleek”.

Metodo didaktikoak argitaratu

Esperientzia pilotua izan diren metodo didaktiko horiek Erein argitaletxeak argitara aterako ditu orain, hala azaldu du Arrastoak, “Ikasturte bukaera, edo datorrenaren hasierarako espero dugu plazaratzea. Bi sekuentzia didaktiko proposamen horiekin batera metodoak badu corpus bat, corpus artistiko eta literarioa. Horrekin proposatu ditugun bi liburuak txandagarriak izatea  bilatu dugu, edo  beste literatur lan bat hartuta ere aplikagarria izatea. Proposatu duguna metodo bat da, eta beste gatazka batzuk landu daitezke, baita beste literatur lan eta sorkuntza artistikoetatik abiatuta”.

Unitate didaktikoak argitaratzearekin batera, eskolak dituzte orain helburu ikerlariek, “ikastetxeetara hurbildu eta formazio saioak ematea irakasleei da helburua orain. Herri Arte Eskolakoa lehen urratsa izan da, pilotajea”. Bide hori urratzen hasi dira gaur bertan Errenteria-Oreretan. Hala azaldu du Rallak, “agerraldiaren aurretik udalerriko ikastetxeetako zuzendariekin bilera egin dugu, nahiko genukeelako hau guztia ikastetxeetara iristea. Arrakastatsua izan da jarraipena emateko prest azaldu direlako, berariaz formazio bat jasotzeko”.

Eider Perez Hitza saileko irakasleak ere hartu du hitz gaurko aurkezpenean. Uste betea du ez dagoela espazio nahikorik gai horiek lantzeko hezkuntzan, “nire aurreiritzien kontra ohartu naiz beharra dagoela horietaz hitz egiteko. Uste nuen gai horretatik urrun ikusiko nituela ikasleak, eta kontrara, ez da horrela izan. Gatazka ugari bizitzen ari gara munduan eta horren jakitun dira, agintariak zeintzuk diren ere badakite. Gurera etorrita, euskal gatazkaren gaineko gauzak ere badakizkite, agian ez dakite ongi identifikatzen, definitzen, ez dakite zer pentsatu. Falta da hezkuntza arautuan zein ez arautuan espazio bat hausnartzeko, berreraikitzeko, pentsatzeko… Gauza asko, tabua dira oraindik”.

Esperientzia “aberasgarria” izan dela dio Perezek: “Artea sartzen da bete-betean eta oso praktikoa izan da. Sentsazio guztiak pasatzen dira gorputzetik”. Ariketa bati egin dio erreferentzia azken hori hala dela erakusteko: Beraien ametsetako bizitza marraztu behar zuten. Futbolaria marraztu zuen batek, familia beste batek… marrazki oso landuak egin zituzten. Gure marrazkia puskatzen zieten, amets apurtua irudikatzeko; uneoro sentitu dute azalean eta horrek eraginkorra egin du”.

Hiru bereizgarri aipatu ditu Perezek bukatzeko esperientziarekin lotuta: Unitate didaktikoa praktikoa da eta ludikotasuna du; oso gidatuta dago guztia; eta oinarrian errealitatea du, testigantzak benetakoak dira, kontatzen den guztia egia da, eta hortaz, ikasleak errealitatearekin konektatzen du, eta ez fikzioarekin. Aberasgarria eta hunkigarria izan da”.

Proiektuaren gaineko informazio gehiago hemen klik eginda kontsulta daiteke ikerlari taldearen webgunean; halaber posta elektronikoa dute interesa duten ikastetxeek bertatik harremanetan jar daitezen (klik hemen).

Ondoko bideoa eta argazkiak Imanol Saiz Gomez de Segurak eginak dira.

Errenteria-Orereta. Artearen Memoria Hezkuntzan erakusketa (2025/02/04)
Errenteria-Orereta. Artearen Memoria Hezkuntzan erakusketa (2025/02/04)
Errenteria-Orereta. Artearen Memoria Hezkuntzan erakusketa (2025/02/04)
Errenteria-Orereta. Artearen Memoria Hezkuntzan erakusketa (2025/02/04)
Errenteria-Orereta. Artearen Memoria Hezkuntzan erakusketa (2025/02/04)
Errenteria-Orereta. Artearen Memoria Hezkuntzan erakusketa (2025/02/04)
Errenteria-Orereta. Artearen Memoria Hezkuntzan erakusketa (2025/02/04)
Errenteria-Orereta. Artearen Memoria Hezkuntzan erakusketa (2025/02/04)
Errenteria-Orereta. Artearen Memoria Hezkuntzan erakusketa (2025/02/04)
Errenteria-Orereta. Artearen Memoria Hezkuntzan erakusketa (2025/02/04)
Errenteria-Orereta. Artearen Memoria Hezkuntzan erakusketa (2025/02/04)
Errenteria-Orereta. Artearen Memoria Hezkuntzan erakusketa (2025/02/04)

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.