Etxebizitzaren gaineko hitzaldia antolatu du Etxebizitza Sindikatuak
Ostegunean, otsailak 13 izango da hitzaldia Reina aretoan.

Etxebizitza kezka iturri bilakatu da azken aldi luzean, eta gero eta herritar gehiago eragiten ditu arazo horrek. Hori horrela, hitzaldia antolatu du Oarsoaldeko Kontseilu Sozialistaren barruko Etxebizitza Sindikatuak.
Zergatik mobilizatu? galderari erantzungo diote etxebizitzaren arazoa erdi-erdian jarrita, gaurkotasunari fokua jarrita. Hitzaldia ostegunean izango da, hilak 13, 18:30ean Reina aretoan. Herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera.