Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ane Santesteban Txirrindulari Sariaren bigarrena, hilaren 23an

OTXEk emakumeei begirako lasterketa aurkeztu du, eta horrekin batera, elkartearen emakume taldea ere. Ehundik gora parte hartzaile espero dituzte Kadete, Junior eta Elite mailatan.

OTXEko emakumeak eta Leire Mazizior Kirol zinegotzia lasterketa aurkezpenean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/02/13

Ane Santesteban Txirrindulari Sariaren bigarren ekitaldia aurkeztu zuen atzo arratsaldean OTXEk Oarsoaldea Txirrindulari Eskolak. Hilaren 23an, igandearekin egingo dute eta antolatzaileek azaldu dutenaren arabera ehundik gora parte hartzaile espero dituzte. Arkaitz Iza eta Mikel Astarloza OTXEko ordezkariek adierazi dute kadete, junior eta elite kategoriei zuzenduta dagoen lasterketa, emakumeen egutegiko aurrenekoa dela, “partaidetza handia espero dugu hortaz”. 

Izen ematea, atzo zabaldu zuten. Lasterketaren irteera, helmuga eta sari banaketa, Zumardian izango dira. Kadetetak izango dira lehiatzen lehenak; 10:00etan hasiko da horien lasterketa eta Gaintxurizketara joan etorri bat egin ondoren, Oiartzunen bi itzuli eman beharko dizkiote ohiko ibilbideari 34 kilometro eginda Errenteria-Oreretako Zumardian helmugaratzeko.

Junior eta elite mailako lasterketa 11:30ean hasiko da. Gaintxurizketara bi joan etorri egin ondoren, Oiartzunen itzuli bat emanda joango dira berriz ere Gaintxurizketara. Helmuga hirugarren aldiz gurutzatuta, Oiartzungo ibilbideari bi itzuli emanez bukatuko da lasterketa Zumardian; 65 kilometro egingo dituzte orotara.

OTXEko nesken talde berria aurkezteko ere baliatu zuten atzoko agerraldia eskolakoek, “zuzendaria ere berria da neska taldearena, Intxaurrondoko (Donostia) Ane Herran. Hamasei neska ditugu talde horretan”. ez dira horiek gutziak aterako lasterketan, egune berean mendiko bizikletako lasterketa dagoelako Katalunian, eta txirrindularietako bat bertara joango da”.

OTXEko ordezkaritza Ane Santesteban Txirrindularitza Sarian zabala aurten, “iaz bost txirrindularik hartu zuten parte lasterketan eta aurten, berriz, hamabost izango dira”. Lasterketak berak ere berrikuntzak ditu, hala azaldu du Izak, “kadete eta juniorren lasterketa bakarra egin genuen iaz, eta aurten bi lasterketa izango dira. Bat kadeteei begirakoa eta bestea, junior, elite eta 23 urtez azpiko txirrindulariei zuzendua”.

Iazko lasterketaren irabazlea kadete kategorian, gainera, Elena Cuenca OTXEkin ariko da.

Lasterketa falta emakumeentzat

Aurten bi lasterketa antolatuta, emakume txirrindulariei begira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan dagoen lasterketa faltari erantzun nahi izan diola OTXEk azaldu du Izak, “urrats bat da bide horretan, apustua egin nahi izan dugu elitera heltzen diren emakumeek lasterketak izan ditzaten”. Goiz guztia, beraz, emakume txirrindulariei emana izango da Errenteria-Oreretan.

Eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu Ane Santesteban Txirrindularitza Sariaren lehen ekitaldian, eta arazoak ere eragin zituen. Hori ekarri zuen gogora Leire Mazizior Kirol zinegotziak atzoko agerraldian, “espero aurten eguraldia lagun izatea txirrindularitzaz gozatu ahal izateko barrutik zein kanpotik”.

2015ean sortu zuten OTXE, eta sorreran emakumerik ez zen hasi eskola horretan, “bigarren urtean emakume bat aritu zen, eta pixkanaka joan da handitzen kopurua. Kopururik handiena aurtengoa dugu, 16 emakume”, esan du Izak.

“Karrera politak” ikusteko aukera izango den zalantzarik ez dute antolatzaileek eta herritar guztiak animatu dituzte bertaratu eta kirolariak animatzearekin batera txirrindularitzaz gozatzera. Esker mezua ere helarazi zieten babesleei, “Euskal Herriko emakumeen txirrindularitzari hauspoa emateagatik”, baita antolaketa lanetan ari diren ehundik gora lagunei ere. Lasterketak sor ditzakeen trafiko arazoak direla eta, Oarsoaldeko errepideak erabili behar dituzten bizilagunei, berriz, garaiz ibiltzea gomendatu diete.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.