ETS taldearen lansaio bat ikusteko aukera izango da Lekuona Fabrikan
Zozketa bidez banatuko ditu udalak lansaio hori ikusteko gonbidapenak, eta gaurko gauerdia baino lehen izena eman behar da.
ETS taldearen lansaio bat ikusteko aukera izango da. ETS En Tol Sarmiento musika taldea bere hurrengo ikuskizuna prestatzen ari da egunotan eta datorren astean Errenteria-Oreretako Lekuona Fabrikan izango da sorkuntza prozesuarekin lanean. Horren barruan, hilaren 20an, ostegunarekin, taldearen lana gertutik ezagutzeko aukera eskainiko dute euren lansaio bat zuzenean ikusita.
Hitzordua 17:45ean izango da eta ordubeteko iraupena izango du.
Lansaio horrekin gozatu nahi duten herritarrek galdetegi baten bidez eman beharko dute izena (egin klik hemen). Bakoitzak behin bakarrik ahalko du izena eman, eta horretarako epea gaur gauerdirako minutu bat falta denean bukatuko da, 23:59an.
Jasotako eskaera guztien artean zozketa egingo da hilaren 14an, eta hilaren 17an jakinaraziko zaie irabazleei e-postaz. Irabazleek bina sarrera eskuratuko dituzte, eta guztira 150 banatuko dira. 2011tik aurrera jaiotako gazteek heldu batekin joan beharko dute, eta bakoitzak bere sarrera beharko du.
