Hilaren 19an, odola emateko aukera Antxon
Pasai Antxoko Odol Emaileek odol erauzketak antolatu dituzte Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:15era. Pasaitarrei dei egin diete parte hartzera.
Datorren asteazkenean (hilak 19) odol emaileek hitzordua dute Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:15era. Pasai Antxoko Odol Emaileek sustatzen dituzte erauzketak, eta 18 urtetik aurrerako pasaitarrei dei egin diete parte hartzera. Antolatzaileek gogorarazi dute pazienteek COVID-19arekin zerikusia duten sintomaren bat baldin badute ez bertaratzeko. Erauzketen egunean jendea ez pilatzeko, odol emaile bakoitzari ordua emango diote.
Azken odol erauzketa urtarrilaren 15ean izan zen, eta Pasai Antxoko Odol Emaileek jakinarazi dute 22 odol poltsa jaso zituztela. Ez zen emaile berririk bertaratu, eta emaile berriak beharrezkoak direla nabarmendu dute sustatzaileek, naturaltasunez izaten diren bajak ordezteko.
