Inauterietako herri bazkarirako txartelak larunbatean jarriko dituzte salgai
Bazkarirako txartelak hilaren 22ra arte izango dira salgai, Xenpelar Kultur dendan eta Lekuona Fabrikako kantinan.
Inauterietako herri batzordeko kideak buru belarri ari dira lanean inauterietako ekintzen prestaketarekin. antolatzen dituztenen artean, herri bazkaria dago. aurten ere antolatu dute arrakasta handia izaten duelako. martxoaren 1ean izango da bazkaria Merkatuzarren, 14:00etan hasita.
Bazkarirako txartelak hilaren 15ean, larunbata, jarriko dituzte salgai eta hilaren 22ra arte izango da haiek eskuratzeko aukera, Xenpelar Kultur dendan eta Lekuona Fabrikako kantinan.
Helduen bazkarirako txartelak 17 euroan izango dira salgai eta haurrenak, berriz, 11 euroan. Menu beganorako aukera ere eskaini dute, kasu horretan helduen tiketa erosteaz gain, hilaren 22a baino lehen mezua bidali beharko da posta elektronikoz. Egin klik hemen.
Bazkarian parte hartzera deitu ditu herritarrak Inauterietako Jai Batzordeak, eta halaber, aurten herria mozorrotzeko aukeratutako gaia den musika taldeak oinarritzat hartuta mozorrotuta joateko.
Menuak
Helduentzako menua: 17 €
Entsalada mistoa
Txerri saiheskiak parrillan
Oilaskoa parrillan
Eceizako pasteltxoak
Kafea
Edariak
Menu beganoa: 17 €
Entsalada mistoa
Barazki menestra
Lasagna beganoa
Anana
Kafea
Edariak
Haurrentzako menua: 11 €
Iberikoak
Urdaiazpiko kroketak
Hanburgesa parrilan
Txokolatezko tarta
