Zartaginak astintzen trebatzeko entseguak
Hilaren 17, 18 eta 20an entseguak egingo dituzte kaldereroak prestatzeko Alabergako auzo elkartearen egoitzan.
Ate joka dira inauteriak, eta horien iragarle diren kaldereroak, hilaren 20an helduko dira zartagin hotsekin, kantu eta dantzekin. Hori horrela, Alabaergako auzo elkarteak antolatzen duen kaldereroen konpartsan ateratzeko entseguak antolatu dituzte. Hilaren 17, 18 eta 20an egingo dituzte, Alabergako auzo elkartearen egoitzan, 19:00etan hasita.
Kaldereroen konpartsa hilaren 22an helduko da Errenteria-Oreretako kaleak alaitzera, 19:00etan Alabergatik abiatuta.
Antolatzaileek parte hartzera deitu dituzte herritar guztiak: “Gure helburua herri eta auzo giroa sustatzea da”.
