Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Paco Rabanne, «Trintxerpeko ume» hura

Urtarrilean Francisco Rabaneda Cuervo fundazioa aurkeztu zuten Pasaian, Trintxerpen. Fundazioak diseinatzailearen lanari eta ibilbideari balioa ematea du helburu, eta, horretarako, hainbat ekinbide abiarazi ditu.

Francisco Rabaneda Cuervo fundazioaren aurkezpena, urtarrilean, Pasaian, Trintxerpen.Imanol Saiz
Urko Iridoy Alzelai / Gipuzkoako Hitza
Pasaia
2025/02/15

Gipuzkoako Hitza-n argitaratutako erreportajea

Pasaitar askok ez dakiten arren, han bertan jaio zen Francisco Rabaneda Cuervo Paco Rabanne moda diseinatzaile entzutetsua, Trintxerpen, 1934. urtean. 5 urte besterik ez zuela, indar frankistak tarteko, amak eta biek Frantziara joan behar izan zuten ihesi. Gerora, Parisko diseinatzailerik famatuenetako bat izan zen, mundu zabalean ezaguna. Nolanahi ere, nor zen galdetuz gero, «Trintxerpeko ume bat» zela esaten zuen. Duela bi urte zendu zen Rabanne, eta orain, haren omenez sortu berri duten fundazioak lehen pausoak eman ditu. Diseinatzailea gogoratzea eta haren balioa aitortzea da fundazioaren helburua, eta, horretarako, hainbat egitasmo aurkeztu zituzten urtarril bukaeran, Trintxerpen.

Juanje Neira fundazioko lehendakariak 1996an izan zuen lehendabiziko hartu-emana Rabannerekin. «Guk garai hartan ez genekien Trintxerpen jaioa zenik. Jakin genuenean, herrira gonbidatu genuen. Musika eskolaren 25. urteurrenera etortzeko esan genion, eta pozik onartu zuen», esan du Neirak. Fundazioko presidenteak azaldu du diseinatzaileak ez zituela inoiz baztertu sustraiak, eta «pozarren» jaso zuela gonbit hura. Hortik aurrera, areagotu egin zuten hartu-emana. «2002an, opera bat prestatu genuen musika eskolan, eta jantziak egitea proposatu genion. Onartu egin zuen», esan du Neirak. «Parisera gonbidatu gintuen diseinuak ikustera. Haren desfile batera era joan ginen, eta, ondoren, haren bulegora». Neiraren eta diseinatzailearen harremanak azkeneraino iraun zuen. «Haren azken hilabeteetan asko hitz egiten genuen telefonoz: bi astean behin. Ez zen hona etortzen, baina eusten genion harremanari». 

«Paco Rabannek argi zuen ez zuela museo bat nahi, beste diseinatzaile askok duten moduan. Artea zabaltzeko eta sortzeko gune bat nahi zuen»

JUANJE NEIRA Francisco Rabaneda Cuervo fundazioko lehendakaria

Neira eta beste kide batzuk  2019. urtean hasi ziren Francisco Rabaneda Cuervo fundazioa abiarazteko lehen urratsak egiten. Sortze prozesua «zaila eta luzea» izan zen, «paper eta sinadura» askoren beharra izan baitzuten. Rabannek prozesuaren berri izan zen une oro, eta Neirak esan du «pozik» eta «harrotasunez» bizi izan zuela garai hura. Azkenean, zailtasunak eta pandemia zirela medio, 2023an sortu zuten fundazioa. «Hark argi zuen ez zuela museo bat nahi, beste diseinatzaile askok duten moduan», dio Neirak. «Artea zabaltzeko eta sortzeko gune bat nahi zuen, eta hori lortzeko beharrezkotzat jotzen zuen fundazioa eratzea».

Paco Rabanne Pasaiako seme kutun izendatzea izan da fundazioaren lehen eginkizuna. Udalari proposamena egin, eta berehala abiatu zuten izendapen prozesua. 2023ko otsailean onartu zuten proposamena, udal alderdi guztien oniritziarekin. «Udalak hartutako erabakiak erakusten digu instituzioek balioa eman diotela diseinatzailearen lanari».

Taldeak badu aurrera begirako asmorik: diseinatzailearen bizitza jorratuko duen liburu bat argitaratzea, adibidez. «Asmoa aurrera doa, eta, zorionez, aurkezpenaren egunean aukera izan genuen bertaratutakoei liburuaren lehen atala emateko». Zortzi atalez osatuta egongo da lana, eta errealitatea eta fikzioa nahastuko dituzte. Ele bitan aterako dute: euskaraz eta gazteleraz. Enrique Santiago, Emilio Gil, Virginia Rodriguez eta Eva Gongora ari dira lanean, eta Neirak jakinarazi du urte amaierarako argitaratzeko asmoa dutela.

Dokumental bat ere egin dute. «Paco Rabanneren bizitza oinarri hartuta, dokumental bat egiteko asmoa genuen, baina jakin genuen Espainiako telebista ere horretan zebilela. Horregatik, harremanetan jarri ginen haiekin, eta laguntza eskaini genien». Dokumentala estreinatutakoan, hainbat zinema jaialditan aurkeztu nahi dute, eta Neirak adierazi du edozeinek izango duela ikusteko aukera. «Espainiako ekoiztetxeak dokumentala utzi zigun, aurkezpenean jar genezan. Zortea izan genuen, geuk ere halako dokumental bat egin nahi genuen eta. Azkenean beste batzuek egin duten arren, eginda dago».

Artea zabaltzeko gune bat
«Fundazioa sortu genuenean, Paco Rabanneren lanekin erakusketa bat osatzea gehitu genuen eginbeharren zerrendara, baina  leku bat eduki gabe ezin dugu halakorik egin». Nahia behar bihurtu zaie, baina. Beraz, fundazioko kideak Paco Rabanneren izena izango lukeen sorkuntza gune bat eskatzen ari dira orain. Arte sorkuntzarako eta berrikuntzarako gune bat nahi dute, iruditzen baitzaie merezi duela. «Artearen arloko diziplina asko ukitu zituen: diseinatzailea, margolaria, idazlea eta arkitektoa izan zen, besteak beste», kontatu du Neirak. «Askotan, besteek egiten ez zituzten gauzak egitera ausartzen zen, eta zera esaten zuen: ‘Ero samarra naiz, Trintxerpekoa’».

Neirak uste du erakundeek diseinatzailearen lana aitortzen dutela baina Trintxerpeko bizilagunek artista ez zutela horren begi onez ikusten. «Askotan, Rabanneri buruz hitz egitean, jendeak gauza bera galdetzen du: ‘Eta zenbat diru utzi du herrian?’. Fundazioak uste du ez zaiola merezi besteko balioa ematen Rabanneri, eta hori aldatzea da fundaziokoen lanetako bat, diotenez. Neirak uste du diseinatzailea Euskal Herritik kanpo ere miresten zutela, eta, horregatik, prestatzen ari diren liburua Madrilen ere aurkezteko eskatu diote fundazioari.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.