'Ehiztari ehizatua', ostiralean, San Pedron
Patata Tropikala antzerki konpainiak 'Ehiztari ehizatua' antzerki familiarra interpretatuko du ostiral honetan San Pedroko frontoian, 17:15ean.
Patata Tropikala antzerki konpainiak Ehiztari ehizatua antzerki familiarra interpretatuko du ostiral honetan (hilak 21) San Pedroko frontoian, 17:15ean. Konfinamenduan sortutako antzezlan bat da Ehiztari ehizatua, haurrengan umorea eta kolorea bilatu nahi dituena. Baserri giroko antzezlan bat da. Peli da antzerkiko protagonista, eta izeba Joxeparekin egun batzuk pasako ditu baserrian. Bertan abentura izugarriak biziko ditu.
