Bertso bazkari musikatua Bixi-Bixirekin
Donibaneko elkarteak martxoaren 8rako jarri du zita. Nerea Ibarzabal, Miren Amuriza eta Uxue Alberdi arituko dira bertsotan.

Bixi-Bixi elkarteak bertso bazkari musikatua antolatu du martxoaren 8rako, 14:00etan, Bixi-Bixiren egoitzan. Nerea Ibarzabal, Miren Amuriza eta Uxue Alberdi arituko dira bertsotan, Beñat Antxustegik eta Eneko Sierrak musikaz beteko dute Donibaneko aretoa, eta Donibane Azkaratek jarriko ditu bertsolarientzako gaiak. Txartelak salgai daude Berezi okindegian eta 667 72 21 44 telefono zenbakian.