Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Pasaiako Udala, herritarrengandik hurbil

Udal gobernuak herritarrekin komunikatzeko bide berriak ireki ditu agintaldi hasieratik. Bide horretan, agenda digital berria eta Telegram kanala aurkeztu dituzte.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/02/18

Pasaiako udal gobernuak herritarrekin komunikatzeko bide berriak ireki ditu agintaldi hasieratik. Herritarrengana gerturatzeko helburuarekin, Alkateordetzak berrezartzea eta Komunikazio eta Parte hartze teknikariak kontratatzea izan ziren hartutako lehen neurriak. “Apustu garbia egin genuen hasieratik: udala herritarrengana gerturatzeko eta aldebiko komunikazioa berraktibatzeko mekanismoak martxan jartzea”, esan du Teo Alberro alkateak.

Horrez gain, kultur agenda udalerriko etxebizitza guztietara bidali du udalak, eta barruti guztietan LED pantailak instalatzeko erabakia hartu zen, Laurak Bat elkartearekin elkarlanean. Antxoko eta Trintxerpeko pantailak erabilgarri daude jada, eta San Pedrokoa eta Donibanekoa 2025eko lehen hiruhilekoan jartzea aurreikusi du udal erakundeak.

Herritarrengana gerturatzen jarraitzeko, urrats gehiago egin ditu udalak. Atzo agenda digital berria eta Telegram kanala aurkeztu zituzten Teo Alberrok eta Iraitz Pazos Komunikazioko zinegotziak. “Bistakoa zen bete beharreko hutsune bat zegoela herrian; antolatzen diren egitasmo guztiak multzokatu eta kontsultatu ahal izateko erremintarik ez zegoen. Horregatik, udal eskaintza eta eragileen jardueren programazioa bateratuko dituen atal berezia sortu dugu webguneetan. Atal dinamikoa eta erabilerraza sortzea izan dugu helburu, guztien eskura egongo dena”, adierazi du Pazosek.

Agenda digital hori ikusgai dago jada Pasaiako Udaleko webgunean. Atal horretan Pasaian antolatzen diren ekitaldien inguruko informazio zehatza eta eguneratua aurkituko dute pasaitarrek.

Telegram kanalari dagokionean, helburua da informazio jario eroso eta eskuragarrirako bide berri bat zabaltzea udalaren eta herritarren artean. @PasaiakoUdala kontuan udal albiste eta abisuak jasoko dituzte pasaitarrek. Alberro: “Helburua da bizilagunek herrian gertatzen ari diren jarduera edo azken orduko abisuen berri izatea ahalik eta azkarren; esate baterako, ur mozketak daudenean, trafiko aldaketak edota orotariko emanaldiak”. Udal hautetsiek jakinarazi dute Telegram kanala ireki dutela aplikazioa doakoa eta librea delako eta euskarara egokitua dagoelako.

Herritarren eskura dauden tresna berriez gain, udal ordezkariek gogorarazi dute webgunea eta sare sozialak egunero elikatzen dituztela. Horrez gain, asteko albisteen laburpen bat jaso nahi duenak udaleko buletinera doako harpidetza egin dezake. Ostiralero, albiste eta abisu guztien laburpena jaso daiteke helbide elektroniko bidez. Datozen asteetarako iragarrita dauden ekitaldien berri ere izango dute harpideek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.