Igandean itsas hondakinak bilduko dituzte Alabortzan
Mater Museoak hileroko itsas hondakin bilketa egingo du igande honetan. Bilketa herrikoia 11:00etatik 13:00etara izango da.
Mater Museoak hileroko itsas hondakin bilketa egingo du igande honetan (hilak 23). Ohi bezala, bilketa herrikoia Donibaneko Alabortza senadian izango da, 11:00etatik 13:00etara. Materrek itsas hondakinak bildu eta kostaldea zaintzera animatu ditu herritarrak, denen artean olatuek eta haizeak pilatutako hondakinak jasotzeko. Izen emateak 619 81 42 25 telefono zenbakian edo helbide elektroniko bidez egin behar dira.
