Rifeko mugimendu subiranoaren gaineko hitzaldia antolatu du alternatibak
Mohamed Douhri Rifeko alderdi nazionalistako Espainiako Estatuko delegatuak emango du hitzaldia Reina aretoan, 19:00etan.
Alternatibak antolatu du hitzaldia. Rifeko mugimendu subiranoaren gaineko hitzaldia antolatu du biharko —osteguna, 20— Alternatibak. PNR Rifeko alderdi nazionalistako Mohamed Douhri izango da hizlaria, eta besteak beste, identitate riftarra eta bertako mugimendu errepublikarra izango ditu hizpide. Ez da baina, horretara mugatuko hitzaldia, izan ere, Marokoko gobernuak preso politiko riftarrak sakabanatzeko erabiltzen duen politika, baita ekintzaileen kontra baliatzen duen errepresioaz eta mendeku politikaz ere ariko da.
Mugimendua diasporatik antolatzeko duen gaitasuna eta baliabideak ere aztertuko dituzte, halaber, biharko hitzaldi horretan. Horretarako jazarpenari aurre egin eta nazioarteko babesa bilatzen dute.
Rifeko herriaren borrokaren gainean gehiago jakin nahi dutenei dei egin die Alternatibak hitzaldira bertaratu daitezen, “Rifeko kausa subiranoarekin elkartasun hausnarketa gune bat partekatzeko”.
Hitzaldia 19:00etan izango da Reina aretoan.
