Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Mozorro festa ate joka da

Inauterietako jai batzordeak ondu duen egitarau zabala aurkeztu du. Musika taldeak izango dira aurtengo inauteriaren protagonistak.

Inauterietako Jai Batzordeak egitaraua aurkeztu du.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/02/20

Ate joka dira Inauteriak. Atzo arratsaldean aurkeztu zuen Inauterietako Jai batzordeak herritar denei begira ondu duen egitarau zabala eta askotarikoa. Kaldereroen eskutik helduko da festa giroa bihar, ostirala, eta martxoaren 4an bukatu da mozorro jaia, sardinaren ehorzketarekin. Tartean, hamaika ekintzez zipriztindutako beste horrenbeste musika talderen agertoki erraldoia izango da Errenteria-Orereta.

Urtero moduan, aurten ere udaletxeko arkupetan photocalla izango da, eta familia jolasek, tailerrek, konpartsen desfileak ez dute huts egingo. Arrakasta handia duen herri bazkaria ere egingo dute, eta horren harira, jai batzordeak azaldu du salmentan jarri eta minutu gutxira bukatu zirela ia denak: “Eskerrik asko, beraz, aurten ere jarduera honi aurten ere  egin diozuen harrerarengatik”. Oarsoirriak taldearen familia eta kuadrillen kalejaia eta erraldoi eta buruhandien konpartsa ere ez dira faltako. Aurten Bixkor txarangak lagunduko ditu kaleetan barrena.

Herriko Plazan egingo du eztanda mozorro festak hilaren 27an, ostegunarekin, 19:45ean Asteme, Oilarqueen eta Katuko udaletxeko balkoira irteten direnean. Ondoren Azeri dantza koloretsuaren umoreak hartuko du txanda.

Konpartsek aurkezpena egingo dute Lekuona Fabrikan 20:30ean, eta hiru modu izango dira hura ikusteko. Ikuskizuna presentzialki jarraitzeko aukera izango da Lekuona Fabrikan. Horretarako larunbatean —hilak 22— jarriko dituzte sarrerak salgai euro batean Lekuona Fabrikan, edo online. Bestetik zuzeneko proiekzioa ikusteko beta izango da pantaila erraldoi bidez Niessen Kulturgunean. Horretarako gonbidapena behar da, online eskuratuta edo Lekuona Fabrikako harreran. Azkenik, emanaldia streaming bidez jarraitzeko aukera izango da. Horretarako egin klik hemen.

Egitarau osoa datozen egunetan izango da eskuragarri udal eraikinetan eta turismo bulegoan, eta dagoeneko Herri Biziaren webgunean kontsulta daiteke. Egitaraua kontsultatzeko klikatu hemen.

Inauterietako argazkien bilduma egunero argitaratuko dute Herri Bizia webgunean.

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.