Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Beste bizialdi bat basoari

Lezoko Hezikuntza guraso elkarteak antolatuta, Herri Eskolaren parean dagoen basoa garbitu dute, herriari berriro «gune berde bat» emateko.

Lezoko Herri Eskolako ikasleak, otsailaren 15ean, ikastetxe pareko basoa txukuntzen.Hezikuntza Guraso Elkartea
Urko Iridoy Alzelai / Gipuzkoako Hitza
Lezo
2025/02/22

GIPUZKOAKO HITZAn argitaratutako erreportajea

Lezoko Txerrimuño baserri askeko kideek hiru zuhaitz hazitegi sortu zituzten duela 30 urte, naturarekiko ezinegonak eta konpromisoak bultzatuta. Horietako bat egun Lezoko Herri Eskola denaren aurrean egin zuten, eta hogei espezie inguru landatu zituzten han. Urteak pasatu ahala, hazitegi hura «zabortegi» bilakatu zen, eta, egoera hori iraultzeko asmoz, otsailaren 15ean jarduera bat egin zuten auzolanean, herriko Hezikuntza guraso elkarteko kideen ekimenez. Helburua da herritarrei «gune berde hura berriro ematea».

Ager Arrieta Hezikuntza elkarteko kidearen iritziz, ikastetxearen pareko basoa «abandonatuta» egon da luzaroan. «Betidanik jakin dugu baso horrek ahalmen handia duela». Hori dela eta, lekua txukuntzeko lanari ekin zioten lehengo astean. Laura Landa Hezikuntzako kideak esan du «naturagunea leheneratzea» nahi dutela, baita basoa haurrentzako jolastoki bihurtzea ere. «Gure asmoak azaldu genizkien Txerrimuñoko kideei, eta ilusio handiz jaso dute berria. Gainera, laguntza eskaini digute».

Landak azaldu du otsailaren 15eko auzolandegian 70 lagun inguru elkartu zirela. «Lehenengo gauza zaborra ateratzea izan zen. Hainbeste urteren ondoren, zabor asko zegoen lurrean, eta lan handia zegoen hori guztia jasotzen». Zaborra jasotzeaz gain, zuhaitzetan mantentze lanak egin zituzten. «Oso kimu handiak zeuden, eta moztu egin genituen, landare txikiagoei hazteko aukera emateko». Lurreko huntz landareak ere jaso zituzten, uste baitute berriak haziko direla udaberriarekin batera.

«Lehen ez zen batere erakargarria basoan sartzea, baina orain naturagune polita dela iruditzen zaio jendeari»

AGER ARRIETA Lezoko Hezikuntza elkarteko kidea

Jarduera herriko haurrekin auzolanean egin zuten, eta Hezikuntzako bi kideek adierazi dute haurrak «oso gustura» ibili zirela haien jolastokia izango dena garbitzen. «Guretzat, basoa txukuntzea gure seme-alabei egiten diegun opari bat da», dio Arrietak. Hezikuntzako kideak gaineratu du lan handia egin zutela haurrekin. Are, umeak handik bi egunera han ibili ziren jolasean. «Lehen ez zen batere erakargarria basoan sartzea, baina orain naturagune polita dela iruditzen zaio jendeari. Eskolako irakasleak txundituta gelditu dira aldaketa ikusita, eta inguruko bizilagunek ere eskertu digute egindakoa».

 

Txerrimuñoren garrantzia
Txerrimuñoko kideek duela 30 urte landatu zituzten orain txukundu berri duten basoan dauden landare eta zuhaitz asko. «Hiru hazitegi egin zituzten duela hiru hamarkada: eskola parean, Altamiran eta Jaizkibelen», esan du Arrietak. «Dozenaka espezie landatu zituzten, eta, ondoren, zuhaitz horiek herriko beste txoko batzuetan landatu». Askotariko zuhaitzak landatu zituzten, hala nola lizarrak, astigarrak, haritzak, hurritzak, artelatzak, intsusak, sahatsak, gorostiak eta intxaurrondoak. Gainera, horietako ale asko landatutako leku berean daude oraindik: Euskal Herria parkean, Ijurko auzoan, Aralar kalean eta Altamiran, adibidez.

Lezoko duela 30 urteko hazitegietako bat, artxiboko irudi batean. HEZIKUNTZA ELKARTEA

Txerrimuñoko lagunak luzaro aritu dira hazitegiak zaintzen, baina azken urteetan, bestelako proiektuak direla eta, zaila egin zaie lan horri eustea. Arrietak nabarmendu du «Txerrimuño oso eragile garrantzitsua» dela herrian. «Naturarekin harreman handia izan du beti, ekologismoaren aldekoa. 40. urteurrena ospatzen ari dira orain». Hango kideek, hazitegia sortzeaz gain, hainbat lan egin dituzte. Esate baterako, Herri Eskola Altamiratik gaur egun dagoen tokira aldatu zutenean, udalak eremu hori urbanizatzeko proiektua jarri zuen martxan; plan hartan, basoa zeharkatuko zuen errepide bat egitekoak ziren, baina Txerrimuñokoek errepidea eraikitzeko lanak etetea erdietsi zuten. «Guk oso argi dugu Lezoko hainbat berdegune haiei esker lortu direla, eta eskerrak emateko modukoa da», esan du Landak.

Hezikuntza guraso elkarteko bi kideen ustez, basoa irekitzea «aurrerapauso txikia baina garrantzitsua» izan da. Nolanahi ere, Arrietak eta Landak adierazi dute basoa garbitzea «abiapuntua» besterik ez dela. «Basoa erabili ahal izateko, hainbat gauza egin behar dira. Horretarako, udalari eskatu diogu basoan zakarrontziak jartzeko, eta arauak zerrendatzeko panelen bat ere jarri nahi dugu». Arrietak jakinarazi du mantentze lanak egingo dituztela aurrerantzean ere: «Txerrimuñoko kideek duela 30 urte landatutako landareak hor daude, eta eutsi egin behar zaio horri».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.