Antxoko inauteriak, festa egarri
Pasai Antxoko Jai Batzordeak eta Antxoko Topaguneak prest dute inauterietako egitaraua. Egun handia larunbatekoa izango da, eta eragileek egun osoko programazioa ondu dute.
Inauteriak gainean dira. Egun gutxi geratzen dira mozorroen eta konpartsen zurrunbiloan murgiltzeko. Pasaitarrak larunbatean batez ere murgilduko dira festa giroan, eta Pasai Antxoko Jai Batzordeak eta Antxoko Topaguneak prest dute inauterietako egitaraua. Antxotarren egun handia larunbatekoa (martxoak 1) izango da, eta barrutiko eragileek egun osoko programazioa ondu dute inauteriez gozatzeko. Topaguneak urtarrilean erabaki zuen mozorrotzeko gaia, eta pertsonaia famatuena gailendu zen denen artean. Hortaz, jende ezagun mordoa ikusiko da larunbatean barrutiko kaleetan.
Ostiralean, ordea, inauterietako ikuskizuna eskainiko du Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak 18:30ean Gure Zumardian, Lantzeko Inauteriak.
Antxo Inauteriak 2025
Hilak 28, ostirala
- 18:30: Gure Zumardian eta Alkartasuna Euskal Dantza Taldearen eskutik, Lantzeko Inauteriak.
Martxoak 1, larunbata
- 12:00: Photocall-a Gure Zumardian. Ondoren, karroza lehiaketa.
- 12:30: Txaranga herrian barrena eta desfilea karrozekin.
- 14:00: Bazkari herrikoia Antxoko gurasoen eskutik.
- 18:00: Karropoteoa.
- 21:00: Mimos tabernan mokadutxoa.
