Venezuelaren gaineko hitzaldia, asteazkenean
Venezuelako Bolibatar Errepublikako kontsul Glenna Cabello, eta EHUko Konstituzio Zuzenbide irakasle Eneko Compains ariko dira hitzaldian.
Glenna Cabello venezuelako Bolibatar Errepublikako kontsula. Argazkia: Cuba Informacion Venezuelaren egungo egoera lehen eskutik kontatuko dute asteazkenean Elkartasun Keinua Venezuelari elkartetik antolatu duten hitzaldiaren bidez. Venezuela jo mugan goiburua oinarri hartuta, Glenna Cabello Venezuelako Bolibatar Errepublikako Kontsul orokorra arituko da lehenik hizketan Hego Amerikako herrialdearen egoeraren berri emateko.
Eneko Compains EHUko konstituzio Zuzenbide irakaslea, berriz, Venezuelarekin bat egiteko zioak emango ditu.
Hitzaldia asteazkenean izango da, 19:00etan, Reina aretoan eta antolatzaileek herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera.
