Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Irakasleen aldarrikapenak "oztopatzea" egotzi diote Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzari

Itxialdia egiteko baimena eskatu dute irakasleek, baina Hezkuntza Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak debekua jarri die. Zenbait irakasleek ordezkaritzaren jarrera salatu dute.

Agerraldia egin zuten atzo arratsaldean zenbait irakaslek hezkuntza ordezkaritzaren debekua salatzeko.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/02/25

Agerraldia egin zuten atzo arratsaldean hezkuntza publikoan diharduten 30 irakaslek Hezkuntza Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren jarrera salatzeko. Errenteria-Oreretako Herriko Plazan bildu ziren, eta azaldu eta gaitzetsi hezkuntza ordezkaritzak ikastetxeetan itxialdiak egiteko jarritako debekua. Ander Tarragona eta Eba Ibañez irakasleek hartu zuten hitza eta adierazi, atzorako itxialdiak antolatuta zituztela Gipuzkoako bost ikastetxetan. Itxialdien bidez, irakasleen lan baldintzak hobetzeko eskatzeko bihar eta etziko—hilak 26 eta 27an— greba deialdiak indartzea zuten helburu: “Itxialdiak legez egiteko, toki erakundeen jabetza diren eskola eraikin publikoak erabiltzeko araubide juridikoari buruzko 77/2008 dekretuak jasotako pausuak jarraitu ditugu, zehatz-mehatz”.

Hala ere, itxialdiak egiteko debekua jaso dutela jarri zuten agerian.

Hezkuntza Saileko Lurralde Ordezkaritzak ezezkoa emateko erabili dituen arrazoietan jarri zuten fokua irakasleek atzoko agerraldi horretan, “eskatutako erabilerak ikastetxeko ohiko eskola jardueran eragin dezakeela aurreikusitako jarduera gauzatzeko ezaugarri egokiak betetzen ez dituelako erantzun digu ezezkoa emateko”.  Erantzun horren atzean, irakasleen aldarrikapenak “oztopatu” eta greba deialdiaren aldarria “ezkutatzeko” intentzio betea antzeman dute irakasleek, “aitzakia besterik ez da, itxialdiak egiteko eskaeretan 17:30etik 07:00etara bitarte genituelako eskatuta genituen ikastetxeak, eta itxialdia ordutegi horretan egitea erabaki genuen espresuki eskola jarduera ez oztopatzeko”.

Horren aurrean, “okerreko bidea” hartu izana egotzi diote ordezkaritzari. Ez dela berria jarrera hori jarri zuten, gainera, nabarmen atzoko agerraldian, “urtarrileko greben aurretik Eusko Jaurlaritzak guraso eta irakasleei bidalitako gutunaren bidalketa traketsa ere horren adibide baita”.

Greba deialdia “ezkutatu” eta irakasleen aldarrikapenak “oztopatzetik” urrun, Hezkuntza Saileko Lurralde Ordezkaritzaren debekuak greba deialdia bera indartzeko arrazoiak biderkatu dituen zalantzarik ez dute itxialdiarekin bat egin behar zuten irakasleek, eta horretara deitu zuten, “LAB, Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek hilaren 26 eta 27rako deitutako grebetan parte hartzeko deia egiten diegu irakasle guztiei”. Harago jo zuten atzo agerraldira bildutako irakasleek, eta Hezkuntza Sailari hitzarmena berritzeko galdegin zioten, “2010etik iraungita dago hitzarmen hori, eta hura berritzeko beharrezkoak diren edukiak mahai gainean jar ditzala eskatzen diogu. Izan ere, itota gaude lan zamekin edota neurri gabeko lan burukratikoekin. Gu irakasleak gara, eta denbora behar dugu ikasleekin kalitatez egoteko, horrela bakarrik bermatuko baitugu kalitatezko hezkuntza publikoa”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.