Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Noa Vega, Paula Ostiz eta Almudena Morales Ane Santesteban Sariaren irabazleak

Igandean jokatu dute emakumeen txirrindularitza probaren bigarren ekitaldia, Kadete, Junior, 23 urtez azpiko eta Elite kategorietan.

Kadete Mailako lasterketa hasiera, Zumardian. Argazkia: OTXE
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/02/25

Arrakastatsua. Halakoa izan da OTXE Oarsoaldea Txirrindulari Elkarteak antolatu duen Ane Santesteban Txirrindularitza Sariaren bigarren ekitaldia. 155 emakume txirrindularik hartu zuten parte Kadete, Junior, 23 urtez azpiko eta Elite kategorietan. Irabazleak, Noa Vega Kadetea (Gorliz), Paula Ostiz Juniorra (Iruñea), eta Almudena Morales (Abadiño) Eliteko txirrindularia.

Antolatzaileak “pozik” eta “ase” lasterketarekin. lehenengo aldian ez bezala, eguraldia lagun izan zuten eta giro bikainean egin zuten Oarsoaldean barrena proba txirrindulariek. Parte hartzea ere oso-oso handia, horren atzean, ziurrenik, emakumeei begira Euskal Herrian dagoen lasterketa kopurua txikia dela, eta honakoa gainera, urteko lehen lasterketa izan dela. Arkaitz Iza OTXEko lehendakaria oso pozik azaldu da, eta balorazio ezin positiboagoa egin du lasterketaren gainean, “eguraldia lagun izan dugu eta horrek errazago egin du dena. Hasieratik ikusi genuen parte hartzea oso handia izango zela, taldeen aparkalekua Papresan txiki gelditu zen eta Panierrekoa erabili behar izan zuten. Irteera puntuan ikusi genuen jada, 64 ziren irteera lerroaren aurrean; ikaragarri polita da”.

Ezin izan du datua baieztatu Izak, aztertu beharko luketelako, baina ziurtzat jo du Euskal Herrian parte hartzerik handiena izan duen lasterketa izan dela eurek antolatzen dutena.

Bigarren lasterketan, Junior Kategoriatik Elitera arteko emakumeak lehiatu ziren eta 84 txirrindulari aritu ziren horretan. Bigarren horretan Gazte Mailakoak izan ziren nagusi bigarren lasterketa horretan Izak azaldu duenez, “lehenengotik bosgarrenera Gazte Mailakoak izan ziren. Oso indartsu datoz gazteak, beste prestaketa batekin, lasterketa gehiago dute eurei begira lehiatzeko, taldeak gero eta handiagoak eta hobeagoak dira”.

Hala gertatzen ari da ere OTXEren kasuan. Emakume txirrindulari bakarra hasi zen elkartean, bigarren urtean sei ziren eta gaur egun hamasei emakume ari dira Oarsoaldeko txirrindularitza elkartean Kadete, Gazte eta 23 urtez azpiko kategorien artean. Ostizi aipamen berezia egin dio Izak, “iaz, gazte mailako lehen urtekoa izanda Europako erlojupeko txapelduna izan zen eta Munduko txapeldunorde”. Halako parte hartzeek OTXEk antolatutako lasterketaren sona agerian uzten duela uste du Izak.

Lasterketari dagokionean, “ikusgarria” izan zela eta bertaratutakoek “goi mailako txirrindularitzaz” gozatzeko aukera izan zutela dio lehendakariak: “38 batez bestekoa egin zuten, 38 kilometro orduko batez bestekoa adin horietan ikaragarria da”.

Lasterketaren atzean dagoen lan “eskergari” ere erreferentzia egin dio OTXEkoak, “lasterketa posible egiteko egunean bertan ikusten denaz aparte lan ikaragarria dago atzean. Gainera, eragina izan dugu Oarsoaldean izandako bestelako ekintzetan. Oiartzunen Intxixuak eta karroxa zeuden eta ibilbidea moldatu behar izan zuten lasterketaren harira, LÑezon Lezo-Jaizkibel lasterketa, Donostian Lilatoia, Irun-Hondarribian maratoi erdia, Gipuzkoako ekialde osoa moztuta zegoen azkenean. Eragozpenak ere sortzen dituzu, baina alternatibak bilatu genituen horiei aurre egiteko. Jendearen pazientzia eta jarrera ere eskertu behar ditugu”.

Hirugarrenerako prest daude, indarberrituta, “honek denboran iraun behar du, helburu horrekin sortu genuen. Gure pasioa bizikleta da eta gure aldetik lagunduko dugu ahal dugun guztia mundu honetan sartzeko gogotsu datorrenari, gure eskola handi horrekin, gure taldearekin, eta hau bezalako txirrindularitza probak antolatuz. Duela urte dezente egin genuen gure azterketa eta argi ikusi genuen holakoetatik etorriko zela fruitua, ikusaraziz txirrindularitza, ezagutarazten eta denen eskura jartzen”.

OTXEren oinarri-oinarrian jarri ditu Izak, euskara eta parekidetasuna, “euskara eta berdintasuna izango direla gure ildo nagusiak erabaki genuen hasiera-hasieratik, eta horretan ari gara”.

Almudena Mortales Elite Kategoriako irabazlea Podiumean
Paula Ostiz Junior Kategoriako irabazlea podiumean.
Noa Vega Kadete Mailako irabazlea, podiumean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.