Inauteriek Pasaiako kaleak hartuko dituztelako, trafiko aldaketak
Martxoaren 1ean, larunbatarekin, izango dira trafikoko aldaketa horiek Donibanen, San Pedron eta Antxon.
Asteburuan Donibanen, Antxon eta San Pedron inauteriak; Trintxerpekoak martxoaren 7tik 9ra izango dira. Hala, lehen hiru barruti horietan herritarrek kaleak, eta kale horietako errepideak bere egin nahi dituztelako, trafikoan hainbat aldaketa izango dira. Martxoaren 1ean (larunbata) izango dute eragina unean uneko mozketa horiek.
Jarraian, barrutika, argibideak.
Donibane
- Martxoaren 1ean (larunbata), Lezo Bide kalea itxiko da (Meipiko biribilgunearen parean) 10:00etatik igande goizaldeko 06:00ak arte.
- Martxoaren 1ean (larunbata), Donibane kalea itxita izanen da 13:00etatik 20:00etara.
- Alternatiba: Bizkaia plazara Larrabide errepidetik eta San Roke nahiz Juan XXIII kaleetatik sartu beharko da; atera, berriz, Bordalaborda kaletik.
- Autobusak: autobus publikoen geltokia Meipiko biribilgunera lekualdatuko dute.
San Pedro
- Martxoaren 1ean (larunbata), Pasaman Alargunaren kalea eta Herriko Plaza moztuta izanen dira trafikoarentzat, 11:00etatik 19:00etara.
- Martxoaren 1ean (larunbata), 13:00etatik 14:30era Zamatetetik Torreatzera desfilea egingo da, eta tarteka trafikoa moztuko da.
- Martxoaren 1ean (larunbata), Arraunlari kaleko trafikoa 19:00etatik 22:00etara moztuko da (trafikoa kaitik desbideratuko dute).
Antxo
- Martxoaren 1ean (larunbata), 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara hainbat ekitaldi egingo direnez, trafikoan tartekako etenak izango dira.
