Etxebizitza turistikoen lizentzia emateen etetea "berandu" dator PSE-EErentzat
Alderdi sozialistak begi onez ikusi badu ere, eragina "mugatua" izango duela uste du.
Iztieta auzoko hainbat etxebizitza. Begi onez ikusi badu ere, “berandu” heldu dela eta hortaz, “eragin mugatua” izango duela etxebizitza turistikoei lizentzia emateen etetea aurreikusi duen neurria. Isaac palencia sozialistaren hitzetan, azken urtean 10 lizentzia berri eman dira halako alojamenduak martxan jartzeko udalerrian, “duela urtebete egin zitzaion udalerria eremu tentsionatu izendatzeko eskaera Eusko Jaurlaritzari, eta bien bitartean, ia %50ean egin du gora etxebizitza turistikoen kopuruak”.
Donostia, Zarautz edo Zumaian lizentzia ematea eteteko erabakia lehenagotik hartu zela ere adierazi du PSE-Eren eledunak, “Errenterian, baina, denbora gehiegi itxaron da ekiteko”.
HAPO Hiri antolamenduko Plan Orokorrari ere egin dio erreferentzia Palenciak, “horretan ere atzeratuta dabil udalerria, eta gakoa da udalerrian dugun etxebizitza krisiari aurre egiteko. Duela hamabi urte Julen Mendoza alkate ohiak planaren berehalako idazketa iragarri zuen, baina gaur gaurkoz, udalerriak ezinbestekoa den tresna hori gabe jarraitzen du”.
