Gipuzkoako Errugbi Selekzio Gazteak Beraunen entrenatuko du berriro
Urtarrilean egin bezala, 14 urtez azpiko 60 kirolari baino gehiago bilduko dira igande goizean—martxoak 2— Gipuzkoako Errugbi Federazioak eta Orereta Rugby Taldeak antolatutako entrenamendura.
Urtarrilean ere Beraunen egin zuen entrenamendua Gipuzkoako Errugbi Selekzio Gazteak. Argazkia: Xabi Sanchez Urtarrilean egin bezala, 14 urtez azpiko 60 kirolari baino gehiago bilduko dira igande goizean—martxoak 2— Gipuzkoako Errugbi Federazioak eta Orereta Rugby Taldeak antolatutako entrenamendura. Jokalarien teknifikazioa osatzeko antolatutako entrenamenduak Mikel Odriozola estadioan egingo ditu federazioak igandean 09:30etik 11:00etara gazteenen kasuan, eta 11:00etatik 13:00etara beste guztientzat.
Aldi berean, estadioan bertan dagoen zelai txikian Orereta Rugby taldeak bere ohiko entrenamendua egingo du 12:00etatik 13:30era. saioa irekia izangod a bertaratu eta probatu nahi duen ororentzat.
Aurtengoa, errugbiaren urtea izatea nahi du Oreretako Rugby Taldeak. Hori horrela, hainbat ekintza berezi antolatuko dituzte errugbi zaleek, “izan ere 40 urte beteko dira lehen Orereta Rugby Taldea sortu zela”. Hori horrela, datozen asteetan hainbat ekimen jarriko dituztela martxan jakinarazi dute 1985ean sortu zen Orereta Rugby Taldearen sorrera merezi moduan omendu eta ospatzeko. Horrekin batera, errugbiaren bigarren astearen ekitaldiak antolatzen hasiak dira, eta horren antolaketan buru belarri ari direla azaldu dute. Ekitaldi nagusiak, ekainaren lehen astean antolatuko dituztela aurreratu dute.
