'Hondarribiko Gorria' dokumentala, martxoaren 6an, Donibanen
Dokumental horrek Jesus Carrera Olaskoaga hondarribiarraren historia kontatzen du. Proiekzioa Juanba Berasategi aretoan izango da, 19:00etan.

Martxoaren 6an (osteguna) Hondarribiko Gorria dokumentala proiektatuko da Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 19:00etan. Dokumental horrek Jesus Carrera Olaskoaga hondarribiarraren historia kontatzen du. Carrera Espainiako Alderdi Komunistako buru izan zen, eta bere bizitza kontatzen du Aitor Baztarrikak zuzendutako proiekzioak. 1945eko urtarrilaren 16an fusilatu zuten Alcala de Henaresko (Madril) hilerrian, eta hobi komun batean lurperatu zuten, soilik 33 urte zituela. 2018an, bere gorpua Hondarribira ekartzea lortu zuten senideek. Paco Etxeberria forentseak zuzendu zuen exhumazio prozesua.
Maria eta Xabi Carrera, Jesus Carreraren ilobak, Donibanen izango dira, eta beren osabarekin zer pasatu zen kontatuko dute. Exhumazio prozesuan barneratu eta beren bizipenak ere partekatuko dituzte egingo den solasaldian. Proiekzioa euskaraz eta gaztelaniaz da. Sarrera doakoa da, aretoko edukiera bete arte. Zuzendariak pasaitarrei bertaratzeko gonbidapena luzatu die.
Hona hemen dokumentalaren trailerra: