Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
martxoak 8

Plaza bat, liburutegiko txokoa, kirola eta aldarria Lezoko Martxoaren 8an

Herriko hainbat eragilek elkarlanean antolatu dituzte Emakumeen Nazioarteko Egunaren harirako ekitaldiak.

2024ko Martxoaren 8ko mobilizazioa Lezon.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/02/27

Edukiz eta ekitaldiz beteta datoz Lezoko Martxoaren 8aren gaineko ekitaldiak. Emakumeen Nazioarteko Egunaren harirako ekitaldiak, egun seinalatutik askoz harago joango dira aurtengoan ere. Horietako bik arrasto iraunkorra utziko dute herrian: Miren Gezala parkea izango du Lezok aurrerantzean, eta gainera, Andreone Udal Liburutegian Txoko Feminista jarriko dute. Beheko koadroan daude egitarauaren xehetasunak.

Elkarlana. Emakumeen Egunerako herriko hainbat eragile antolatu eta bildu dira egitaraua osatzeko. Iruntzen Lezoko Emakumeen Taldea, Gaxuxa Emakume Elkartea, Arkirun pilota eskola, Faktoria, Txirbilla aisialdi taldea. Emakume Korrikalarien Taldea, Murixka dantza taldea, Tomas Garbizu Musika Eskola, Piztu Lezo eta Lezoko Udala dira ekitaldien zerrenda mamitsu horren erantzule.

Kirola, kultura, aldarria… Denetik da Martxoaren 8aren barruko egitarauan. Alta, herriko kale izendegian emakumeen izena-abizenek tokia izan dezaten adostu den proiektua izan daiteke ekitaldietatik esanguratsuena: Aralar kaleko etxebizitza berrietako parkea, Miren Gezala parkea izango da aurrerantzean. Miren Gezala Sagarzazuk (Lezo 1912-Oiartzun 2003) Lezoko lehen ikastola abiatu zuen plazan, bertako irakasle izan zen. Helduei ere eman euskara eskolak eman zizkien. Gainera, herriko kulturarekin atxikimendu handia izan zuen, dantzaria eta aktorea ere izan zelako, besteak beste. 1936ko gerra hastean, familiarekin Ipar Euskal Herrira erbesteratu zen, eta 1950an itzuli zen Hego Euskal Herrira. Haren biografia osoa ikusteko baliatu esteka hau.

 

Lezo. Martxoaren 8ko ekitaldien zerrenda.

Martxoak 6, osteguna

  • 18:30ean, Koldobike Gezala pilotalekuan, Emakumeen Esku Pilota Txapelketaren finalerdiak

Martxoak 7, ostirala

  • 21:30ean, Ibaiondon, bertso afari feminista Aissa Intxausti eta Miren Artetxe bertsolariekin. Sarrerak agortu egin dira.

Martxoak 8, larunbata. Emakumeen Nazioarteko Eguna

  • 10:00etan, Gurutze Santuaren plazan, emakume korrikalarien topaketa eta nordic walking martxaren hasiera.
  • 10:30ean, Gurutze Santuaren plazan, emakume korrikalarien irteera 5 kilometroko ibilbidea egiteko.
  • 12:30. Manifestazioa Gurutze Santuaren plazatik abiatuta. Bidean, Miren Gezala plazaren izendapena egiteko ekitaldia egingo da; bukaeran, Sutargi abesbatzaren eta Murixka Dantza Taldearen emanaldia.
  • Ondoren. Karlos Saldise plazan, brindisa eta mokadutxoa jateko aukera.
  • 17:30ean, Koldobike Gezala pilotalekuan, Emakumeen Esku Pilota Txapelketaren finala.

Martxoak 9, igandea

  • 19:30ean, Gezala Auditoriumean, De Ste Xeito Galiziako konpainiaren Feminissimas antzezlana.

Martxoak 15, larunbata

  • 19:00etan, Gezala Auditoriumean, zineforuma.

Martxoak 28, ostirala

  • 19:00etan, Andreone Udal Liburutegian, Txoko Feministaren aurkezpena.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.