Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Trapujale eta lezoarrak, pozik

Trapujale iritsi da, eta Piztu Lezori aitortza egin diote. Hasi dira Lezoko inauteriak. Biharko Ostiralorin eta etziko Larunbatgorrin, ekitaldi asko.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/02/27

Trapujalek ez du hutsik egiten. Duela 37 urtetik Ostegunzuri guztietan jaisten da Lezora. Hala izan da gaur ere bai. Jaizkibelgo Martizkone baserria itxi, eta herrira abiatu da. Jada herrigunean, Tomas Garbizu Musika Eskolako musikariak eta Alde Zaharreko Joaldunak zituen zain, harrera ederra egin diote. Gurutze Santuaren plazaraino eraman dute, herritarrek bide ertz eta espaloietan “kaixo, aspaldiko!” esaten zioten bitartean. Aurretik, arratsaldean, Lezo Herri Eskolan egona zen Lezoko inauterien ikonoa; haurrekin izan ondoren, jada ilunabarrean, herritar ororen agurra jaso du. Plaza piztu du. Zirikuak eta Marinazkane ez dira agertu. Nonbait, ilunpean, zelatan ziren.

Herria pizten ari direnak, ordea, Piztu Lezoko kideak dira. Iaz hamar urte bete zituzten gazteen ikuskeratik Lezo eraldatzen eta aberasten. Trapujale Taldeak zintzo asko omentzen du urtero eragile bat, eta aurten Trapujale Saria duela hamarkada bat sortu zen mugimendu argitsu horrentzako izan da. Une batez Trapujaleri itzala egin diote Piztu Lezokoek gaurko inauterien hasiera ekitaldian. Martizkoneko bizilaguna ez da haserretu. Alderantziz, harro azaldu da. Trapujalek ere nabaritu duelako duela hamar urteko Lezo, eta egungoa, ez direla berberak Piztu Lezori esker: “Hobera egin du herriak. Argitsuagoa da orain. Zerbait piztu dute herrian. Piztu Lezo maite dut”, esan dio pertsonaiak HITZAri, ia isilpean, herritarrak ohar ez zitezen hark ere hitz egiteko gaitasuna duela.

Piztu Lezokoak pozik. Jendaurrean hitz egin dute. Mikel Arruti alkateak eman die hitza. Gozo zegoen plaza bete-bete zelako Lezoren gidari zakuduna gaur. Trapujale Saria berezia dela esan du alkateak, oso Lezokoa delako: “Lezoartasun sentimenduari gorazarre egiten dio Trapujale Sariak. Piztu Lezok ongi merezia du oroigarria. Antolatzen dituzuen ekintzetan ondo pasatzeaz gain, baduzue helburu bat: lezoartasun hori, Lezo zer den, Lezok zer esan nahi duen transmititzea gazte belaunaldiei. Oso ondo egiten duzue hori. Zorionak!”.

Jada Trapujale Saria eskuan, Piztu Lezoko ordezkariek bihotza eskuan hitz egin dute. “Eskerrik asko. Azken hamar urteetan egin dugun lanaren ondorio da sari hau, eta honen zati izan den orori eskaini nahi diogu. Hemen gaude, elkarrekin, pixkanaka piztutako suaren dantzan. Aurrerantzean ere bizi-bizi jarrai dezan desiatzen. Hemendik hamar urtera, nahiko genuke baten batek esatea Lezo euskalduna dela, ez dugula protokolo feministarik behar, asanblada bizi-bizirik dagoela igandero, herrian belaunaldi arteko zaintza esparrua dagoela, lan handia egin ondoren makina bat jende mugitu eta Lezon gaztetxea lortu dela. Honetan aritzeak tripako minak sortzen dizkigunean, edo eragiten ditugunean, gogoan izan: erreko ez balu, ez litzateke su! Segi suak pizten. Zuei esker, suei esker!”. Txalo asko ondoren. Piztu Lezokoak harro. Badute motiborik puztuta izateko. Haien hurrengo asanbleara, Zirikuak ere agertuko al dira? Ez dirudi.

Gaurko Ostegunzuritik, biharko Ostiralorira egingo dute jauzi Lezoko inauteriek. Bihar, goizean, ikastetxeetako ikasleen emanaldiak izango dira; arratsaldez, Zirikuen agerraldia eta Lezoko Dantzazaleen ikuskizunak; ilunabarrean, Traputira Txapelketa, kartelada eta plazako afari autogestionatua (mahaiak, aulkiak eta sagardoa udalaren esku). Beheko zerrendan daude Lezoko inauterien ekitaldi den-denak.

Inauteriak hasi dira. Joan daitezela egoki. Errespetuan, berdintasunean, eta festa giro jatorrean.

Jarraian, gaurko hasiera ekitaldiaren hainbat irudi eta bideoa.

Lezo Inauteriak, Trapujaleren etorrera (2025-02-27)

Lezoko inauteriak 2025. Egitaraua.

Hilak 28, Ostiralori

  • 09:15. Lezo Herri Eskolako eta Institutuko ikasleen kalejira.
  • 10:30. Lezo Herri Eskolako ikasleen ‘Jolasak’ ikuskizuna Bekoerrota kiroldegian.
  • 11:15. Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleen Trapujale Festa Gurutze Santuaren plazan.
  • 17:30. Sorgin dantza eta Zirikuen kalejira Gurutze Santuaren plazatik.
  • 18:30. Lezoko Dantzazaleen desfilea herritik zehar.
  • 19:30. Lezoko Dantzazaleen eskutik, ‘Sorginen dantzak’ ikuskizuna Gurutze Santuaren plazan.
  • 19:30. Gurutze Santuaren plazan, Traputira txapelketa.
  • 20:00. Kartelada.
  • 21:00. Barrikote autogestionatua Gurutze Santuaren plazan.

Martxoak 1, Larunbatgorri

  • 11:30. Murixka Dantza Taldearen kalejira haien lokaletik hasita. Bukaeran, emanaldia Gurutze Santuaren plazan.
  • 17:00. Desfile herrikoia San Pedro auzoan hasita. Gaia: ‘Zirkua’.
  • 19:00. Karro-poteoa Karlos Saldisen hasita.
  • 20:30. Mozorro festaren aurkezpena Gurutze Santuaren plazan.
  • 21:00. Mozorro afari herrikoia Koldobike Gezala pilotalekuan.
  • 23:30. Elektrokela elektrotxarangaren irteera.

Martxoak 4, Asteartebeltz

  • 15:15 Lezo Herri Eskolan, Trapujaleren epaiketa txikia. Ondoren, txokolatada.
  • 19:00. Trapujaleren epaiketa Gurutze Santuaren plazan. Jarraian, Herio Bidaia.
Erlazionatutako edukiaLezoko inauteriak, piztear
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.