Trafiko eta garraioan aldaketak Inauterien harira
Udalerriko eremu handi bati eragingo diote trafiko aldaketek.

Inauteriak direla eta, udalerriko eremu handi bati eragingo dioten trafiko-neurri batzuk ezarriko dira asteburuan. Martxoaren 2an, igandea, 11:00etatik 15:00etara egingo den konpartsen desfilearen ibilbidea honako hau izango da: Pontika-Arramendi pasealekua, Errioxako biribilgunea, Tulle, Maria Lezo, Xenpelar, Biteri, Nafarroako biribilgunea, Nafarroako etorbidea, Galiziako biribilgunea, Nafarroako etorbidea, Zumardia, Santa Klara biribilgunea, Gabierrota biribilgunea. Hori horrela, egun horretan, 11:00etik 15:00etara, ibilgailuentzat trafikoa itxiko da Nafarroako Hiribide osoan, Gabierrota biribilguneraino.
Ibilgailuak ezin izango dira aparkatuta egon martxoaren 1eko (larunbata) 21:00etatik martxoaren 2ko (igandea) 15:00etara Tulle, Maria de Lezo, Xenpelar eta Biteri kaleetan, Nafarroa etorbidean, Galizia eta Santa Klara biribilguneen artean, ezta Alabergako 4 eta 6 zenbakien arteko eremuan ere, ekitaldiak irauten duen bitartean taxi geltokiaren leku-aldatzeagatik.
Nafarroa hiribideko gainerako lekuetan ibilgailuak aparkatuta utzi ahal izango dira, baina ezin izango dira beren aparkalekutik mugitu zirkulazioa etenda dagoen bitartean (martxoaren 2an, igandea, 11:00etatik 15:00etara).
gainera, igandean, desfilea hasi baino 30 minutu lehenago ondorengo guneak itxiko dira: Beraun eta Arramendi arteko bidegurutzea, Arramendi pasealekua, Errioxako biribilgunea. Gidariei eskatu diete desfileak irauten duen artean, zehazki igandeko 10:30etik 15:00etara, erdigunetik ez dezatela zirkulatu, eta bide alternatiboak erabiltzea, hala nola GI-636 errepidea (saihesbidea), auzoetara sartzeko. Desfilearen gunean eta ondoko kaleetan (Koldo Mitxelena plaza, Pablo Iglesias, Biteri 35, Segundo Izpizua, Morronguilleta 4) dauden garajeetan aparkatzen dutenek desfilearen ordutegia kontuan izan beharko dute ibilgailua erabili nahi izanez gero, ezin izango baita inguru horretatik zirkulatu.
Horrez gain, Santa Klarako biribilgunetik Gabierrotako biribilgunerainoko Nafarroa Etorbideko tartean aparkatzen dutenek kontuan izan beharko dute desfilea egiten den orduetan ezingo dutela gunera sartu edo bertatik atera.
Altxu kalea eta Gaztaño
Altxu eta Gaztaño kaleetako irteera moztuta egongo da 10:30etik 12:00etara, gutxi gorabehera; hori dela eta, behin-behineko irteera Gaztañoko 40 zenbakitik izango da. Iztietara dagokionean, desfilea Alaberga – Galizia biribilgunea tartera zabaldu dela-eta, ibilgailuentzako zirkulazio-zirkuitu bat egokituko da Iztietan desfileak irauten duen bitartean.
Aparkaleku alternatiboak ondoko eremu hauek egokituko dira aparkatzeko larunbata eta igandean, 24 orduz: Fanderiako tenis pista, Arramendiko zabalgunea (Lousada)
Garraio publikoa
Trafiko mozketak eragindako hiriarteko lineak honako hauek izango dira: E01 Pasai Donibane – Donostia, E02 Oiartzun – Donostia, E03 Pasaia – Donostia (Poliklinika), E5 Errenteria -Donostia (Beraundik), eta E27 Hondarribia – Donostia.
Diputazio plaza, Zumardia, Gabierrota eta Lartzabal geltokiak kendu eta Altamira, Arragua eta Lintzirinera eramango dira.
Hiri zerbitzuko (Urbanoa) geralekuak bertan behera geratuko dira eragindako kaleak trafikoarentzat libre geratu arte. Lehenengo, geltokia Tulle kalera pasako da, eta, ondoren, Xenpelar eta Morrongilleta kaleetako ohiko geltokiak erabiliko dira.