Aizpea Barrosek 'De mar y hierro' liburua aurkeztuko du
Idazle pasaitarrak bere bigarren eleberria argitaratu berri du. Pasaian dago girotua, eta hilaren 13an aurkeztuko du Donibaneko Ubera liburutegian, 19:00etan.
Aizpea Barros Garmendia pasaitarrak bere bigarren eleberria argitaratu berri du, De mar y hierro izenekoa. Liburu hori Pasaian dago girotua, bere aiton-amonek 1936ko gerraren aurretik, bitartean eta ondoren izandako bizipenetan inspiratutakoa. Barrosek “maitasun istorio eder baina tragiko” bat azaleratu du. Idazle pasaitarrak hilaren 13an aurkeztuko du bere liburua, Donibaneko Ubera liburutegian, 19:00etan.
