Muxikoak dantzatuko dituzte igandean
Beti Prest dantza taldeak antolatuta 12:00etan egingo dute dantza saioa.
Muxikoak dantzatuko dituzte igandean, martxoak 9. Antolatzaileak, Beti Prest Dantza Taldeak, herritar guztiak deitu ditu bat egitera dantza saioarekin.
12:00etan hasiko da hori Herriko Plazan, eta eguraldi txarra egingo balu, Koldo Mitxelena Ikastetxearen jolastoki estalian.
