'Oarso' aldizkarirako artikuluak aurkezteko epea zabalik da
Artikuluak publiko orokorrari interesatzen zaizkion gaiei buruzkoak edo zehatzagoak izan daitezke.
Oarso aldizkarirako artikuluak aurkezteko epea zabaldu dute. Oarso urtekariaren zenbaki berri bat argitaratuko du udalak uztailean, madalenen bueltan. Horretarako, artikuluak bildu behar ditu aurretik, eta aldizkariaren erredakzio batzordeak horiek jasotzeko epea zabaldu duela jakinarazi berri du. Parte hartzera deitu ditu herritarrak, artikuluak aurkeztera. Jarraitu beharreko arauak, hemen klik eginda kontsulta daitezke.
Artikuluak publiko orokorrari interesatzen zaizkion gaiei buruzkoak edo zehatzagoak izan daitezke, hala nola, kirol egokitua, bertsolaritza, edo ehoziri lana. Besteak beste, ekitaldi, toki, efemeride, elkarte edo pertsona partikularrez hitz egin dezakete.
Bestalde erredakzio batzordea lanean ari da herriko historia biltzen, ateak itxi dituzten Sindikato taberna bezalako tradizio handiko komertzioei buruzko erreportajeekin, Zintzilik irratiaren 40 urteak bezalako urteurrenak oroituz, kintoen ospakizunak edo 50 urteko ezkontzak bilduz.
Kolaborazioak aurkezteko epea, maiatzaren 4ra arte izango da zabalik. Argibide gehiago behar dituztenentzat telefono zenbakia: 943 44 96 10. Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara deitu daiteke . Posta elektronikoa ere jarri dute eskura, egin klik hemen.
