Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Talde lanean trebatzeko ikastaroak Pasaian

Herriko elkarte eta herritar taldeentzako hiru ikastaro prestatu dituzte udalak eta aldundiak. Aurrez eman behar da izena.

Oarso Bidasoko Hitza
Pasaia
2025/03/05

Pasaiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Oneko eta Berrikuntza Politiko-Sozialeko sailak elkarlanean, Pasaiako elkarte nahiz herritar taldeen formaziorako eta talde lanean trebatzeko hiru gaiko ikastaroa antolatu dute. Ikastaro bakoitzak lau orduko iraupena du, bi orduko bi saiotan banatuta. Zabalik da horietan izena emateko epea, hilaren 17ra arte. Aurrez eman behar da izena udalak erraztu duen posta elektroniko helbidearen bitartez).

Ikastaroak egin daitezen, gutxienez 10 pertsonako taldeak osatu beharko dira bakoitzeko. Beraz, udaleko Parte Hartze Sailak gai horietan interesa izan dezaketen elkarte eta taldeetako kideei izena eman dezatela proposatu diete, formazio saioak haien elkartegintza eta herrigintza zereginetarako onuragarriak direlakoan.

Honakoak dira hiru ikastaroak:

  • ‘Ekintza komunitarioa sustatzeko gakoak’
    • Datak: Hilaren 19an eta apirilaren 2an.
    • Ordua: 18:00etatik 20:00etara.
    • Non: Antxoko Kultur Etxean.
    • Ikastaroaren helburuak: instituzio eta elkarteentzat eguneroko erronka bilakatu da komunitatea sendotzea eta bertan parte hartzea sustatzea. Ikastaroaren helburuak izango dira, besteak beste, proiektu komunitarioak garatzeko gakoak eta estrategiak lantzea eta sakontzea, eragileen gaitasunak hobetzea gobernantzan ahalmena handitzeko, eta zenbait partaidetza mota ezagutzea. Helburu horiek lortzeko, elkarteen ahulgune eta indarguneak identifikatu, parte-hartzea zailtzen duten aldagaiak hauteman eta egun ez dauden ahotsak aintzat hartzeko/entzuteko estrategiak pentsatuko dira, gizarte-kohesioa eta guztion parte-hartzea bermatzeko xedeaz.

  • ‘Talde eraginkorrak’
    • Datak: Hilaren 26an eta apirilaren 9an.
    • Ordua: 18:00etatik 20:00etara.
    • Non: Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.
    • Ikastaroaren helburuak: antolaketa eraginkorrerako eta egunerokoan aplikatzeko tresna erabilgarriei buruzko saio praktikoak. Proiektuen plangintzarako eta jarraipenerako tresnak eskainiko dira eta bereziki bi alderdiri erreparatuko zaie: bilera eraginkorrak eta denboraren kudeaketa. Hori guztia kasu errealetatik abiatuta landuko da, proposamen berri eta aplikagarriak lortuz. Hori lortzeko, plangintza eta jarraipena, proiektuak kudeatzeko tresnak eta denbora-baliabideen kudeaketa bezalako edukiak landuko dira.

  • ‘Talde osasuntsuak
    • Datak: Maiatzaren 7 eta 14an.
    • Ordua: 18:00etatik 20:00etara.
    • Non: Antxoko Kultur Etxean.
    • Ikastaroaren helburuak: pertsonen ongizatean oinarritutako antolakuntza-eredu osasungarriak ezagutzeko eta horietan bilakatzeko interesa duten elkarteentzako tailerra da hau. Eraginkortasun eredutik talde kulturari eta premia erlazional zein pertsonalei erantzuteko edukiak landuko dira. Horretarako, taldea kohesionatzeko zenbait kasu erreal landuko dira eta gatazkei aurre egin eta kudeatzeak duen garrantziari erreparatuko zaio, komunikazio asertiboa eta kudeaketa emozionala oinarri hartuz.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.