Arabako Biraren hogeita laugarrena, hilaren 15ean
Bergantza auzoan hasiko dute ibilaldia eta Sarriako parketxean bukatu. Zazpi ordukoa izango da denera zeharkaldia.
Aurreko biraren irudi bat. Argazkia: Urdaburu Urdaburu Mendizale Elkarteak Arabako Biraren hogeita laugarren etapa antolatu du hilaren 15erako. bergantza auzotik abiatuko dute zeharkaldia eta Oderiaga eta Usotegieta gailurretatik pasa ondoren, Sarriako parketxean bukatuko dute. Ibilaldia zazpi ordukoa izango da denera.
Xehetasun guztiak ikusteko klik egin hemen.
Irteera 07:30ean egingo dute Panier aldean dagoen Zumardiko autobus geltokitik, eta 07:45ean Aritzetatik. Izena eman nahi dutenek Urdabururen egoitzara jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, edo 943 52 78 79 telefonora deitu egun eta ordutegi berean. Galdetegia beteta ere eman dezakete izena online (klik hemen)
