Egungo zaintza estrategia hizpide
Atzo elkarrizketa mahai bat egin zen Gipuzkoako Sendagileen Elkargoan, gai hori ardatz. Bertan Maitane Irurieta udaleko gizarte langileak hartu zuen parte, eta Pasaiako egoera azaldu zuen.
Atzo egungo zaintza estrategiaren inguruko elkarrizketa mahai bat egin zen Gipuzkoako Sendagileen Elkargoan. Jardunaldi hori Espainiako Geriatria eta Gerontologia Sozietateak antolatu zuen, Zahartzaroa elkartearekin elkarlanean. Bilkura horretan Maitane Irurieta Zabala Pasaiako Udaleko gizarte langileak hartu zuen parte, eta Pasaiako egoera zein den eta udaletik egiten den lan guztia eta martxan dituzten proiektuak azaldu zituen.
